Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Zibersegurtasunak garrantzia handia hartu du Bind 4.0 programaren hirugarren edizioan

Martxan da dagoeneko Bind 4.0 topaketaren hirugarren edizioa, startup enpresen azelerazio publiko-pribaturako Eusko Jaurlaritzak, Sprik eta Euskadiko enpresa batzuek lideratutako programa. Ekimen hau osatzen duten 40 erakunde bideratzaileek 524 parte-hartzaileen ebaluazio-prozesua bukatu dute; 32 startup eta ia berrogeita hamar proiektu hautatu dituzte, 4.0 industriaren teknologia berrietan oinarrituta.

Urtarrilaren 11tik, eta programa garatuko den datozen sei hilabeteetan, hautatutako 32 startup enpresek nazioarte mailan lan egingo dute 33 enpresa bideratzailerekin, teknologia berrietan oinarritutako 44 proiektu berri garatzeko. Horietako 6 zibersegurtasunaren arlokoak dira eta, esan behar dugu, Euskadi erreferente bihurtu dela arlo horretan.  

Sektore horren barruan, aukeratutako startup enpresak honakoak dira: JakinCode, CIE Automotive-rekin batera zibersegurtasun arloko hiru proiektu garatuko dituena, Euskaltel eta Elecnor taldea; Open Cloud Factory, Arcelor Mittal eta Elecnor Taldearekin bi proiektu burutuko dituena; eta Gipuzkoako HDIV Security enpresa, Euskaltelekin batera arituko dena zibersegurtasun arloko konponbide berriak lantzen. Horiek eta hautatutako beste startup enpresek ordaindutako hainbat proiektu garatuko dituzte; 150.000¤-ko diru-laguntza ere jaso dute, eta laguntza eta jarduera programa batean parte hartuko dute.

Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin du industria eta teknologia berrietara bideratutako ekintzailetzaren alde, 4.0 estrategiaren barruan, eta Bind 4.0 programa arrakastatsua horren adierazgarri da. Apustu horri esker, Euskadi erreferente bihurtu da digitalizazio prozesuetan eta zibersegurtasun industria sendo bat garatu da; izan ere, gero eta eskaera handiagoa eta zerbitzu eskaintza zabalagoa daude. Estrategia horren Urtarrilaren 11tik, eta programa garatuko den datozen sei hilabeteetan, hautatutako 32 startup enpresek nazioarte mailan lan egingo dute 33 enpresa bideratzailerekin, teknologia berrietan oinarritutako 44 proiektu berri garatzeko. Horietako 6 zibersegurtasunaren arlokoak dira eta, esan behar dugu, Euskadi erreferente bihurtu dela arlo horretan. 

Sektore horren barruan, aukeratutako startup enpresak honakoak dira: JakinCode, CIE Automotive-rekin batera zibersegurtasun arloko hiru proiektu garatuko dituena, Euskaltel eta Elecnor taldea; Open Cloud Factory, Arcelor Mittal eta Elecnor Taldearekin bi proiektu burutuko dituena; eta Gipuzkoako HDIV Security enpresa, Euskaltelekin batera arituko dena zibersegurtasun arloko konponbide berriak lantzen. Horiek eta hautatutako beste startup enpresek ordaindutako hainbat proiektu garatuko dituzte; 150.000¤-ko diru-laguntza ere jaso dute, eta laguntza eta jarduera programa batean parte hartuko dute.

Eusko Jaurlaritzak apustu sendoa egin du industria eta teknologia berrietara bideratutako ekintzailetzaren alde, 4.0 estrategiaren barruan, eta Bind 4.0 programa arrakastatsua horren adierazgarri da. Apustu horri esker, Euskadi erreferente bihurtu da digitalizazio prozesuetan eta zibersegurtasun industria sendo bat garatu da; izan ere, gero eta eskaera handiagoa eta zerbitzu eskaintza zabalagoa daude. 

Estrategia horren emaitza izan zen Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa (BCSC) sortzea, ekimen horien sustapenen parte hartzen duena, eta helburua da zibersegurtasunaren kultura sendotzea eta Euskadiren garapen ekonomikoan laguntzea. Zibersegurtasunaren euskal ekosistemaren ikuspegi global bat izateko, sektore hori hainbat ikuspegitatik aztertzen duen Liburu Zuria osatu da. Sektore honetan lan egiten duten eragile guztiak barne hartzen ditu: enpresak, teknologia zentroak, unibertsitateak eta erakunde publiko garrantzitsuak, beste batzuen artean. 

Zibersegurtasunaz gain, Bind 4.0 programaren hirugarren edizioak eremu teknologiko berri bat txertatu du, Osasunaren Teknologien sektorea, Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategian ezarritako lehentasunen ildotik. Horrela izanik, proiektuak honela banatzen dira: Internet of Things (11), Big Data (11), Manufaktura Osagarria (7), Zibersegurtasuna (6), Errealitate areagotua/Errealitate birtuala (3), Adimen artifiziala (2), Wearables (2), Espektroskopia infragorria (1) eta energia birkargatzea (1).Azelerazio programa honek SPRI, BCSC, BIC-Centro de Empresas e Innovación eta Foru Aldundien babesa dauka, baita partner teknologiko handi batzuen laguntza ere, hala nola Amazon Web Services, Microsoft eta Siemens.

Bind 4.0

Azelerazio publiko eta pribatuaren euskal programaren bidez, datozen sei hilabeteetan 44 proiektu teknologiko berri garatuko dira, 32 startup eta 34 nazioarteko erreferentzia diren 34 enpresak bultzatuta.

Arabako JakinCode, Open Cloud Factory eta Gipuzkoako HDIV Security enpresek zibersegurtasun arloko konponbideak garatuko dituzte CIE Automotive, Elecnor Taldea, Euskaltel eta Arcelor Mittalekin batera.

Agian interesatzen zaizu