Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Zibersegurtasunaren arloan kontzientziatzeko jardunaldiak Eusko Legebiltzarrean

Bi helburu nagusi betetzeko sortu zen BCSC. Alde batetik, Euskadiko gizartean zibersegurtasun neurriak aplikatu daitezen sustatzeko, esparru horretako heldutasun-maila areagotze eta gizarte seguruagoa sortze aldera; eta, bestetik, Euskadin esparru horretan egiten den guztiari ikusgarritasuna emateko.

Lehenengo xedeari dagokionez, martxoaren 6an eta 20an, BCSCek hainbat sentsibilizazio jardunaldi antolatu zituen Eusko Legebiltzarrean, honako ideia hau azpimarratzeko: guztiok izan gaitezkeela zibereraso edo zibermehatxuren baten biktimak, bai eta kontzientziazioa funtsezkoa dela ere, eraso eta mehatxu horien biktima ez izateko.

Jardunaldietan, honako modulu hauek eman ziren:

  • Zibersegurtasunerako sarrera.
  • Zibersegurtasuna bulegoeta.
  • Zibersegurtasuna kudeatzea.

Modulu horietan, ziberdelitugileek normalean erabiltzen dituzten teknikei dagokienez ohartarazi zen, eta, horrez gain, aintzat hartu beharreko zenbait oinarrizko jarraibide irakatsi ziren, teknika horien biktima ez izatea hobeto saiheste aldera.

Kontzientziazioaren garrantzia

2018an, Ertzaintzak 12.785 ziberdelitu kudeatu zituen, eta horrek esan nahi du delituok % 38 egin dutela gora aurreko urtearen aldean. Delitu horietatik guztietatik, nabarmentzekoak dira «CEOaren iruzurra» deritzonari lotutako 40 kasuak. Iruzur hori dela eta, Euskadiko enpresek 2 milioi euro inguruko galera ekonomikoak izan zituzten. Galera horien batezbestekoa 50.000 eurokoa izan zen, baina kalkulatuta dago batezbesteko inpaktua 160.000 euro ingurukoa izan zela. Izan ere, orain dela gutxi egindako proofpoint ikerketa baten arabera, horrelako iruzurrek % 476 egin dute gora azken urtean, bereziki kriminalek jasotako inbertsio-itzulera handia dela eta.

Aintzat hartu behar da eraso gehienak modu masiboan eta bereizkuntzarik gabe egiten direla. Helburua da onurarik handiena lortzea, arriskua ahalik eta txikiena izaki. Ziberdelitugileek helburu bera dute, eta, hala, segurtasunarekin horren kontzientziaturik ez dauden erakunde eta enpresak erasotzen dituzte, itu errazagoak baitira. Jakin beharra dago guztiok izan gaitezkeela eraso horien biktimak, eta, horrexegatik, lan egin behar da giza faktorea kate horren begiztarik indartsuena izan dadin. Izan ere, zibermehatxu gehienak saihestu litezke kontzientziazio egoki baten bitartez.

Jardunaldi horien xede nagusia da zibersegurtasunaren esparruko arrisku ohikoenei dagokienez kontzientziatzea, bai eta erakundeek zibergertasun neurriak aplikatu ditzaten sustatzea ere; hala, babestuago egongo dira, eta, horrenbestez, mehatxuen eraginetik urrunago kokatuko dira. Era berean, horrelako teknologiak aplikatzeak ahalbidetuko du balio erantsia izatea nazioarteko merkatu guztietan Euskadiren lehiakortasun- eta berrikuntza-gaitasunak mantentzeari dagokionez.

Kontzientziazio jardunaldiren bat eskatzeko, sartu honako esteka honetara: https://www.basquecybersecurity.eus/es/otras-actividades/sensibilizacion/

Ponente impartiendo una charla sobre ciberseguridad en el Parlamento Vasco.

Kontzientziatzea ezaugarri garrantzitsuenetako bat da ziberiruzurren biktima ez izateko orduan.

Ziberdelitugileek segurtasunarekin horren kontzientziaturik ez dauden erakunde eta enpresak erasotzen dituzte bereziki.

Ertzaintzak 12.785 delitu informatiko erregistratu zituen 2018an, eta horrek esan nahi du delitu horiek % 38 egin dutela gora aurreko urtearen aldean.