Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

IT-SA zibersegurtasunari buruzko Europako erakusketa handiena da, eta bertan euskadiko ordezkaritza egongo da

Ekitaldia, 2009az geroztik egiten dena, Nuremberg-en izango da, eta 700 erakustoki eta 14.000 bertaratu baino gehiago biltzen dira bertan.

Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren eta BCSCeren eskutik, bertan izango dira zibersegurtasunaren arloan lan egiten duten euskal erakundeak beren gaitasunak erakusteko.

it-sa, gaur egun, zibersegurtasunaren inguruan Europan egiten den erakusketarik handiena da, eta, seguruenik, munduko ekitaldirik garrantzitsuena arlo horretan. Ekitaldia 2009az geroztik egiten da, eta Nuremberg-en izango da (Alemania); bertan, 27 herrialdetako 700 erakusketari baino gehiago bilduko dira. 2018. urteko edizioan, 14.000 pertsona baino gehiago bildu ziren.

Zibersegurtasunari buruzko gaiak jorratzen dira; hala nola, hodeian biltegiratzeko teknologiak, datuen tratamendua, sareko segurtasuna, e.a. Eta batez ere zibersegurtasuneko profesionalentzat antolatzen da, hasi administrazio publikotik eta produktuen garatzaile edo hornitzailera eta zibersegurtasuneko zerbitzuetara bitarte. 

Aurten (2019), erakusketa urriaren 8tik 10era bitarte egingo da Nuremberg-eko Exhibition Centren. 

Euskadiko enpresentzako erakusleiho ezin hobea 

Eusko Jaurlaritzak, Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura Departamentuaren, SPRI Taldearen eta Basque Cybersecurity Centre-n bitartez, beti konpromisoa izan du Euskadi zibersegurtasunaren arloan Europan erreferente moduan kokatzeko eta finkatzeko. Esparru horretan, ekintzailetza oro har eta zibersegurtasuna bereziki bultzatzeko ekimenak abian ditu Eusko Jaurlaritzak; esate baterako, honako hauek: 

BIND 4.0

Startup-ak bizkortzeko programa publiko-pribatua da, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Euskadiko enpresek zuzendua. Aurreko edizioetan, sare kolaboratzaileetara sartu eta harreman oso onuragarriak egin ahal izateaz gain, Startup-ek 150.000 eurora bitarteko kontratuak eskuratu dituzte proiektuak bultzatzeko. 

Ekintzaile

Eusko Jaurlaritzak, SPRIrekin lankidetzan, ekintzaileentzako Ekintzaile laguntzak sortzen ditu industria-proiektu berritzaileentzat edo lotutako zerbitzuentzat, Enpresen eta Berrikuntza Zentroen bidez babestuak badira. 

UP! Euskadi

UP! Euskadi ekimena ekintzailetza bultzatzeko euskal ekosistema hobetzen aurrera egiteko plan integrala da. Atariaren helburua ekintzaileen euskal lehiakortasuna ziurtatzea da ekiteko aproposa den eszenatokiaren bitartez. 

Ildo berean, eta sektorea ezagutzera emate aldera, 2018. urtearen amaiera aldera Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria atera zen, hau da, sektorearen analisia erakusten duen azterketa, funtsezko alderdiak barne; hala nola, sektorearen aukerak eta zerbitzuen eta produktuen erakunde hornitzaileen egungo egoerari buruzko xehetasuna, 3 lurralde historikotako batean egoitza dutenena. 

Era berean, euskal enpresek beren bezero-zorroa beste herrialdeetan zabaltzen laguntzeko ekimenak sustatzen dira. Esate baterako, RSA Conference-an jardunaldi bat egin zen, eta 12 euskal erakundek parte hartu zuten. Modu horretan, zibersegurtasunaren inguruko euskal ekosistemaren potentziala ezagutzera eman ahal izan zen inbertsiogile potentzialen aurrean. 

Beraz, euskal ekosistema beharrezkoa da it-san izatea, eta TI segurtasun sektoreko hainbat erakunde joango dira, Enpresa Garapeneko Euskal Agentziak (SPRI) eta Basque Cybersecurity Centrek lagunduta; haientzat leku bat prestatuko dugu gure erakustokian. Besteak beste, erakunde hauek parte hartuko dute: 

  • S21sec. Segurtasun-zerbitzuen sorta zabala izateaz gain, ordainketa-bideak, segurtasun mugikorra edo GPDR bezalako arloak babestera bideratutako teknologia eskaintzen dute. Igor Unanuek zibersegurtasunaren inguruko ikuspegia azalduko digu Informazioaren Teknologietan (IT) eta Operazioaren Teknologietan (OT). 
  • CounterCraft's. Kontra-adimeneko baliabideak eskaintzen dituen enpresa bat da, erasoak denbora errealean aurkitzeko eta tratatzeko. David Barroso CEOk erasoak egiten dituztenen portaeraz nahiz horiek prebenitzeko moduaz hitz egingo digu.
  • Keynetic. 4.0 Industriarako zibersegurtasunaren inguruko baliabideak garatzen dituen enpresa da. Jon Matias 4.0 Industriaren aurreko erasoak prebenitzeko enpresen segmentazioan oinarritutako teknologiaz arituko da.
  • Globe Testing. Sofware probak garatzen espezializatutako enpresa da. José Aracilek, enpresako CEOk, azalduko du segurtasun-ingeniariek nola lan egin behar duten SecDevOps ereduan; hain zuzen ere, programatzaileen eta eragiketez eta azpiegituraz arduratzen diren langileen arteko lana ulertzeko modu berria da.
  • Tecnalia. Espezializazio-arlo ezberdinak dituen Zentro Teknologikoa da; esate baterako, IIoT. Ana Ayerbek eskainiko duen hitzaldian erakutsiko digu Gauzen Internetek nola aukera ematen dien makinei beste batzuekin zuzenean konektatzeko eta haien artean transakzioak egiteko.
  • Ikerlan. Mondragon Enpresa Taldearen Ikerketa Institutua da. Salvador Trujillo, Zibersegurtasun industrialaren departamentu burua, Mondragon Taldeko enpresen balio-kate industrialeko erronkez arituko da. 

Basque Industry 4.0, agendako hurrengo ekitaldia 

It-sa ondoren, Basque Industry 4.0 ekitaldia egingo da, 4.0 Industriaren eta Zibersegurtasunaren inguruan agente publiko, pribatu eta enpresa guztien ezagutza eta esperientziak partekatu ahal izateko. Aurtengoa 6. edizioa izango da, eta azaroaren 20an eta 21ean egingo da Bilbao Exhibition Centerren.

Ekitaldiaren helburu nagusia da Euskadiren posizionamendua indartzea industrian oinarritutako ekonomia moduan, fabrikazio intentsiboa ezagutzan bultzatuaz, eta zibersegurtasuneko neurriak aplikatzea sustatzea, babesteaz gain, balio erantsi moduan hain lehiakorra den sektorean. Ekitaldia ezinbestekoa da sektoreko eta industriako profesionalentzat. 

Basque Industry 4.0 honako hauen aldeko apustu bat da: adimena produkzio baliabideetan eta sistemetan sartzea; gaitasun eta teknologia emergenteak produktu eta prozesu berrietan aprobetxatzea; material aurreratuak balio erantsi handiagoko baliabideetan eta/edo prozesu hobetuetan sartzea; erabilitako baliabideen eraginkortasuna eta iraunkortasuna bermatzea; eta balio erantsi handiko zerbitzuak sartzea. 

Izena emateko epea irekita dagoenez, erregistroa egin daiteke ekitaldiaren web orrialdean: https://agenda.spri.eus/meetingpoint