Maiatzaren 8 eta 9an ospatu da Belfasten CSIT Zibersegurtasuneko Munduko Urteroko IX. Goi Bilera (CSIT 9th Annual World Cyber Security Summit). Goi-bilerak izaera berezia dauka, bertan biltzen baitira, ekimen berean, nazioarteko ikerkuntzako komunitatea, industriako liderrak, gobernu-politiken sortzaileak eta mundu osoko enpresa berriak eta enpresa txiki eta ertainak.
Ikerlari eta teknologoen kasuan, gizarte digital seguruago bat lortzeko ekimenak sustatzeko balio du bilerak; merkataritza munduko komunitateari, bestalde, ikasteko aukera bat eta segurtasunari lotutako munduko enpresa berrien hazkundean laguntza emateko parada ematen die batzarrak. Esparru horren baitan, Global EPIC izeneko aliantza globalaren parte egiten du BCSCk, funtsezko bi helburu dauzkan aliantza:
Global EPIC aliantzan 30 kide baino gehiago daude, eta bertan daude ordezkatuak ekosistema aurreratuenak (Israel, Amerikako Estatu Batuak, Kanada, Erresuma Batua, Japon, Taiwan, etab.) eta bai Euskadi ere, BCSCren bitartez.
Ipar Irlandako ordezkariak gure lurraldean bisitan izan ziren duela hiru hilabete, gure gaitasunak ezagutu eta aldi berean etorkizuneko kolaborazio-aukerak aztertzeko helburuarekin. Aukera horiek abiatu dira jada, eta talentuaren sorkuntza edo ikerketa bezalako arloetan aurrera egiten hasi da ordutik.
Irlandako ordezkarien bisitari erantzuteko, BCSCko zuzendari den Javier Diéguez Barriocanal CSIT Zibersegurtasuneko Munduko Urteroko IX. Goi Bileran parte hartzera gonbidatua izan zen. Erresuma Batuko garrantzitsuenetako bat da goi-bilera, eta eskualde mailako garrantzitsuena.
"Global Cyber Innovation Ecosystems" panelean parte hartu zuen Javierrek; zibersegurtasuna pribatutasunaren eta gizarte digitalaren konfiantzaren erdigunean egotearen garrantzia azpimarratu zen panelean, eta nabarmendu zen, baita, giza kapital gabezia dagoela mundu mailan sektore horretan. Gabezia horrek garrantzia are gehiago hartzen du une hauetan, gaitasunen garapen garrantzitsu bat behar baita mundu mailan, eta gobernuek, akademiako profesionalek, industriak eta giza kapitalak berak asko irabazten dute segurtasuneko gaietan berrikuntza arrakastaz ezartzen denean. Giza kapitala garatzeko ereduak aztertu ziren saioan, eta bai zibersegurtasunak lurralde-garapena nola modu jasangarri eta mailakakoan erraz dezakeen ere, mundu mailan modu koordinatuagoan aurrera egiteko moduak ikertzearekin batera.
Bere hitz-hartzean, gainera, BCSC zer den azaltzeko aukera izan zuen Javierrek, eta baita Eusko Jaurlaritzatik zein ekimen gauzatzen ari diren industrian zibersegurtasuneko neurrien ezarpena eta esparru horretako ekintzailetza sustatzeari begira. BDIHko laborategiak ere nabarmendu zituen, eta baita BIND 4.0 azeleratzailea, BCSCren nazioarteko bokazioa, garapen ekonomikoa eta tokiko enpleguaren sorkuntza.
Bukatzeko, nazioarteko inbertsioa faboratzeko eta negozioen ezarpena ahalbidetzeko kontuan hartu behar den profil mota nabarmendu zuen. Gainera, zibersegurtasuneko gaitasunen garapena funtsezkoa dela azpimarratu zuen industriaren lehiakortasuna edo enplegua bezalako aspektu garrantzitsuen kasuan, eta azaldu zuen zer dela eta hartzen den garrantzizkotzat sektoreari estatuko ikuskera batetik ekitea eta ez eskualdeko ikuskera batetik, burujabetza teknologikoaz, giza garapenaz eta talentua mantentzeaz ari garenean.
Belfasten ospatutako ekimena segurtasuneko komunitate globalaren erreferentzia bilakatu da, eta etorkizuneko gizarte digitala eraikitzeko aukera ematen du, sistema eta teknologia desberdinak bermatzearekin batera.
Javier Diéguez BCSCko zuzendariak "Global Cyber Innovation Ecosystems" panelean parte hartu zuen, berrikuntzako sareko ekosistemei buruzkoan.