Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Zer da BCSC

BCSC, "Basque Cybersecurity Centre"-en akronimoa, Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko Eusko Jaurlaritzak izendatutako erakundea da. Gure egitekoak dira euskal gizartean zibersegurtasunaren kultura bultzatzea eta garatzea, zibersegurtasunaren aplikazioarekin zerikusia duen jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta sektore profesionala sendotzea.

Zeharkako ekimena gara, zibersegurtasunaren esparruan Eusko Jaurlaritzak bere enpresekin eta herritarrekin duen konpromisoa adierazten duena.

Honakoek osatzen dute Basque Cybersecurity Centre:

Basque Cybersecurity Centre

Eusko Jaurlaritzako sailak

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
  • Segurtasuna
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
  • Hezkuntza

Zentro teknologikoak

  • Basque Center for Applied Mathematics
  • Ikerlan
  • Tecnalia
  • Vicomtech

Nola sustatzen dugu zibersegurtsuna Euskadin? 

Gure helburuak lortzeko, euskal gizartean zibersegurtasunari buruzko heldutasuna handitzen lagundu dezaketen ekimen ugari bideratzen eta babesten ditugu. Zentroaren egitekoa bi multzo handitan sailka daiteke:

CERT esparruaren barruko ekimenak: zibersegurtasun-gertakariei erantzuna ematen dien talde modura egituratuta gaude (CERT, Computer Emergency Response Team), eta zibersegurtasun-gertakariei aurrea hartzeko eta erantzuteko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Carnegie Mellon-en baimena dugu CERT marka erabiltzeko.

Euskal zibersegurtasunaren ekosistema sustatzeko ekimenak, inbertsioak eta talentua erakartzeko helburua dutenak. Horretarako, euskal enpresekin elkarlanean aritu eta haien negozioak garatzeko ekarpena egiten dugu.

Norekin egiten dugu lan?

Erakundeekin lankidetzan jarduten dugu, tokiko, estatuko nahiz nazioarteko esparruetan.

Tokiko esparruan, bat egiten dugu zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sarearekin, eta Eusko Jaurlaritzako eragile publiko garrantzitsuekin, hala nola EJIE, Ertzaintza eta Hezkuntza Saila. Era berean, Euskal Administrazio Publikoko beste eragile esanguratsu batzuekin lan egiten dugu: Izenpe, DBEB, informatika-enpresa publikoak, eta Euskadin diharduten profesional-, enpresa- eta herritar-elkarte ugari.

Estatu-mailan, eginkizun nagusi modura zibersegurtasuna sustatzea eta gertakariei erantzutea duten beste erakunde publikoekin batera lan egiten dugu, eta CSIRT.ES ekimenaren barruan gaude.

Nazioartean, zibermehatxuei erantzun bateratua eta koordinatua emateko helburua duten hainbat ekimenen barruan gaude:

Baita ere inbertsioak erakarri eta euskal zibersegurtasun-ekosistema sustatzeko helburua duten batzuetan:

Informazioa eskuratu

Posta elektronikoa

Agian interesatzen zaizu

Ezagutu gure zerbitzuak

Herritar guztientzako zerbitzu espezifikoen bidez laguntza erabilgarria eta erreala ematen dugu.

Prentsa-aretoa

Ezagutu BCSCren gaurkotasuna prentsan, irratian eta telebistan.

Dokumentazio gehigarria

Multimedia-baliabideak