Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Zibersegurtasunerako diru-laguntzak

Itxita Industria-zibersegurtasunerako 2020ko laguntza-programa: 171 euskal enpresak laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko.

171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jaso dituzte  Eusko Jaurlaritzako  zibersegurtasun industrialeko 2020ko programaren bidez. Oraingo hau planaren hirugarren edizioa da, zeina 2018an hasi baitzen enpresa industrialetan zibersegurtasun-neurriak aplikatzeko eta, horrela, arlo horretan duten heldutasun-maila hobetzeko. Programaren helburu nagusia da zibermehatxuetatik hobeto babestea eta zibersegurtasuna aprobetxatzea lehiakortasun abantaila bezala. Guztira 194 proiektu aurkeztu dira, horietatik % 56 Gipuzkoakoak, % 33 Bizkaikoak eta % 10 Arabakoak.

Industria-zibersegurtasunerako 2020ko laguntza-programa

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ustez, zibersegurtasuna funtsezko elementua da ekonomia garatzeko, eta egoera honi erantzun ahal izateko, industria-zibersegurtasunerako laguntza-programarako 2020ko hasierako aurrekontua handiagoa izango da beste urte batzuetakoa baino: 1.300.000 euro. Hala ere, baliteke ekitaldi honetan aurrekontua handitzea, aurreko deialdietan egin den bezala.

Zein proiektuk jaso dezakete diru-laguntza?

  • IT/OT inguruneetan (Information Technology / Operational Technology) zibererasoez babesteko sistemak bateratzea eta integratzea. Arkitektura seguruak diseinatzea eta gauzatzea, eta hala balegokio, industria-sareak segmentatzea.
  • Ekoizpen-instalazioetako ekipo industrialen OT motako urruneko sarbideak sekurizatzea; sarbide horiek beharrezkoak dira ekipoen mantenua egiteko, kontrolerako eta operazioetarako, eta lan horiek gero eta sarriago egiten dira urrunetik.
  • Informazio/datu industrialak sekurizatzea. Auditoretzak eta erakundetik kanpoko pertsonek egindako erasoen simulazioak, eta konpainiaren datuetara iristeko baimen desberdinak dituzten barne-profilen auditoretza.
  • Ekoizpen-instalazioetako software industrialaren zibersegurtasuna ebaluatzea eta hobetzea.
  • Industria-arloko enpresako langileak zibersegurtasunaz kontzientziatzeko ekimenak.
  • Industria-zibersegurtasunaren arloan industriaren gaur egungo egoeraren diagnostikoa egin eta Zibersegurtasuna hobetzeko haren jarduera-plana lantzea. Industriaren arloan arriskua eta ahultasuna aztertzea. Industriako sistema kritiko batek dituen elementu guztien zerrenda. Industria-arloko intrusioari buruzko test bat egitea. Ahultasunen azterketa web aplikazioetan. Industriako haririk gabeko komunikazioaren auditoretzak.
  • Industria-arloko Zibersegurtasunaren estandarretara egokitzea. ISO27001 arauak, Segurtasun Eskema Nazionala, PIC (Azpiegitura Kritikoen Babesa), zibersegurtasun-prozesuaren etengabeko berrikuntza eta antzekoak kudeatzea.
  • Eremuak eta konduktuak modelatzea Zibersegurtasun Industrialeko proiektuetan.
  • Perimetroko segurtasun-gailuak eta beste gailu industrial batzuk (Switches, zundak, Appliances, firewall industrialak, PLCak, etab.) monitorizatzea.
  • Enpresa industrialen zibersegurtasun-maila nabarmen hobetzeko eta gerta daitezkeen erasoekiko arriskua eta ahultasuna murrizteko beste proiektu batzuk.

Laguntza programaren inguruko informazio osagarria hemen kontsultatu daiteke.


2018ko deialdia

2018ko deialdian 102 proiektu onartu ziren (56 enpresa gipuzkoar, 25 bizkaitarrak eta 21 arabarrak) 985.161 euroko azken laguntza eta 2,34 milioi euroko inbertsio pribatua.


2019ko deialdia

2019ko deialdian 219 proiektu onartu ziren (112 Gipuzkoako Lurralde Historikoan gauzatu dira, 72 Bizkaian eta 35 Araban) Eusko Jaurlaritzaren 1,95 milioi euroko azken laguntza eta 4,45 milioi euroko inbertsio pribatua.


Informazioa eskuratu

Posta elektronikoa

Agian interesatzen zaizu

Ezagutu gure eginkizuna

Gizarte seguruagoa sortzeko lan egiten dugu.

Ezagutu gure zerbitzuak

Hartzaile-mota guztientzako laguntza erabilgarri eta erreala ematen dugu, berariazko zerbitzuen bidez.