Arriskua-Euskadiko Eskualdea soslaia eta beste eskualde batzuetakoa guztiz desberdinak dira, batez ere gure garapen teknologiko eta industrial handia dela eta. Hala, lanean dihardugu gure beharrizanetara ondo egokitzen den adimen-eredu bat garatzeko, eta modu horretan identifikatu eta moteldu ahal izateko Euskadiko herritarrak eta enpresak arriskuan jar ditzaketen zibermehatxuak.
Monitorizazio guztiak modu ez-inbasiboan eta interneteko informazio publikotik abiatuta egiten ditugu, erakundeen perimetroa inola ere arriskuan jarri gabe. .
Monitorizazioaren eremuan honako jarduerak egiten ditugu:
.EUS TLDa: Zibersegurtasun Euskal Zentroak eta PuntuEus Fundazioak batera egiten dugu lan .EUS TLDari dagozkion domeinuen babesa hobetzea ahalbidetzen duten estrategiak garatzeko. Horretarako, TLD osoa monitorizatzen da egunero, infekzioen eta zibersegurtasun-intzidente bihurtu litezkeen arriskuen bila.
IP helbideratzea: Euskadiren IP helbideratzea monitorizatzen dugu, zibersegurtasun-intzidente bihur litezkeen arriskuak identifikatzeko.
Erakundeen ikusgaitasun-eremua: RIS3ren parte diren edo Euskadiren ekonomia-garapenerako interesgarriak diren enpresen eta erakunde publikoen ikusgaitasun-eremua monitorizatzen dugu.
WEB pen-testing etengabea: entitate publikoen webguneak aztertzen ditugu balizko hutsen bila.
Zundak: hainbat zunda ditugu hedatuta, mehatxuak identifikatu eta haien zabalkundea eragozteko neurri egokiak hartu ahal izateko, parte hartzen dugun konfiantzazko sareen bitartez informazioa partekatuz.
Gizarte seguruagoa sortzeko lan egiten dugu.
Hartzaile-mota guztientzako laguntza erabilgarri eta erreala ematen dugu, berariazko zerbitzuen bidez.