Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Tentuz erabili beharreko informazio-trukea

Baliteke sailkatu gabeko eta tentuz erabili beharreko informazioa trukatzeko beharra izatea. Horretarako, gomendagarria daTLP protokoloa (Traffic Light Protocol) erabiltzea. Informazio-mota horren trukaketa errazteko osatutako protokoloa da.

Zer da eta nola erabiltzen da TLPa?

Babestu beharreko informazioa hartzaile egokiekin partekatzen dela (bai posta elektronikoetan bai agirietan) ziurtatzeko sortuta dago protokolo hori. Lau kolore erabiliz (gorria, laranja, berdea eta zuria), adierazi egiten dugu informazioa zein baldintzatan parteka dezaketen hartzaileek.

  • Posta elektronikoetan, LTP izendapenak mezuaren gaian agertu beharko du, eta gorputzean, beti ere babestu beharreko informazioaren aurretik, LTP testuak agertu beharko du letra larriz idatzita, dagokion kolorearekin batera eta ":" ikurraren bidez bereizita. Hau da, TLP:RED, TLP:AMBER, TLP:GREEN edo TLP:WHITE.
  • Dokumentuetan, izendapen hori orrialde bakoitzeko goiburuan eta oinean adierazi beharra egongo da, letra-tamaina 12tik beherakoa ez dela eta, ahal bada, eskuinean lerrokatuta, beste eskema batzuekin nahasmendurik ez eragiteko.

Ohar garrantzitsua: Igorlearen ardura da informazioaren hartzaileek protokoloa ulertzen dutela eta erabiltzen dakitela bermatzea.Informazio-hartzaile batek LTPk adierazitako eremutik harago hura partekatzeko beharra balu, igorlearen baimen esplizitua lortu beharko du.

Nola eta noiz erabili kolore bakoitza

TLP:RED Hamaseitarra RGB CMYK
Letraren/iturriaren kolorea #ff0033 R=255,G=0,B=51 C=0, M=100, Y=79, K=0
Hondoaren kolorea #000000 R=0,G=0,B=0 C=0, M=0, Y=0, K=100

Igorleak kolore hau erabiliko du ezin bada informazioa hirugarrengoekin partekatu, eta egiteak inpaktua eragin badezake pribatutasunean, ospe onean edo edozein motatako eragiketetan.

Informazioaren hartzaileek ezin izango dute hura partekatu jatorrizko hartzailearekin inolako zerikusirik ez duen inorekin.

TLP:AMBER Hamaseitarra RGB CMYK
Letraren/iturriaren kolorea #ffc000 R=255,G=192,B=0 C=0, M=255, Y=1009, K=0
Hondoaren kolorea #000000 R=0,G=0,B=0 C=0, M=0, Y=0, K=100

Kolore hau erabiliko da informazioa mugatutako inguruan zabaltzekoa denean, ez egiteak arriskua sor bailezake pribatutasunerako, ospe onerako edo tartean diren erakundeen ekintzetarako.

Informazioaren hartzaileek ezin izango dute hura partekatu bere erakundeko kideekin baino, edota bere buruak babesteko edo kalte handiagoa saihesteko ezagutu beharra duten bezero eta hornitzaileekin. Igorleak beste muga batzuk ere ezar ditzake informazio hau partekatzeari dagokionez.

TLP:GREEN Hamaseitarra RGB CMYK
Letraren/iturriaren kolorea #33FF00 R=51,G=255,B=0 C=0, M=79, Y=100, K=0
Hondoaren kolorea #000000 R=0,G=0,B=0 C=0, M=0, Y=0, K=100

Informazioa tartean diren erakunde guztientzat eta komunitatearen edo sektore barruko hirugarrengoentzat erabilgarria denean baizik ez da erabiliko kolore berdea.

Informazioaren hartzaileek bazkidetza edo elkarkidetza duten erakundeekin, edo sektore bereko kideekin partekatu ahal izango dute, baina ez kanal publikoen bitartez. Izendapen honen bidez sailkatutako informazioa ez da komunitatetik kanpo partekatu behar.

TLP:WHITE Hamaseitarra RGB CMYK
Letraren/iturriaren kolorea #FFFFFF R=255,G=255,B=255 C=0, M=0, Y=0, K=0
Hondoaren kolorea #000000 R=0,G=0,B=0 C=0, M=0, Y=0, K=100

Zuria erabiliko da informazioa gaizki erabiltzeak dakarren arriskua hutsaren hurrengoa denean edo arriskurik ez dagoenean, haren zabalkunde publikorako ezarritako arau eta prozeduren arabera.

Mugarik gabe zabaldu ahal izango da, Copyright kontrolei men eginez.

TLPz informazio gehiago

Informazioa eskuratu

Posta elektronikoa

Agian interesatzen zaizu

FIRST

TLP Standards and Usage Guidance.

ENISA

Considerations on the Traffic Light Protocol.