Ireki da industria-zibersegurtasun arloko laguntzak eskatzeko 2022eko programa!
Bosgarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen eta Zibersegurtasunaren Euskal Zentroaren bidez, industria-zibersegurtasunaren arloko laguntza programa jarri du martxan. 18.000 euro arteko diru-laguntzak emango dira, itzuli beharrik gabe, zerbitzu aurreratu eta industria arloko enpresetan zibersegurtasuna hobetzeko.
Laguntzek proiektuaren hardware eta software gastuen % 80 estaliko dute gehienez; eta aholkularitza edo/eta ingeniaritza gastuak proiektuaren % 20 izan behar dira gutxienez. Dirulaguntzak % 5 handiagoak izango dira euskararen erabilerako Bikain kalitate ziurtagiria zein Berdintasun plan bat duten edo euskarazko softwarea darabilten proiektuentzat.
Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak programa hau jarri du abian. Hasierako aurrekontua 3.500.000 eurokoa izango da. Enpresa bakoitzeko 18.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskainiko dira. Laguntza horien bidez, gure industriaren zibersegurtasuna hobetzeaz gain, lan-merkatuaren lehiakortasuna ere hobetu nahi dugu.
Programaren xedea sistemen konbergentzia eta integrazioa IT/OT inguruneetarako, lantegietako ekipo industrialetarako urruneko sarbideen sekurizazioa, auditoretzak, kanpoko erasoen simulazioak, plantillaren kontzientziazioa, enpresa bakoitzaren egungo egoeraren diagnostikoa eta jardunbide egokiak barneratzeko edo ziurtagiriak eskuratzeko proiektua lagunduko dira.
Industria produktu-prozesuekin lotutako zerbitzuen arloko edota industria arloko enpresak, edota industria produktu-prozesuekin lotutako zerbitzuen arloko edota industria arloko Enpresa Taldeetako kide nagusiek, betiere, Euskadin kokatuta badaude, eta aipatutako ezaugarriak betetzen badituzte. Kontuan izan behar da beren egoera ekonomikoa zein den, eta diruz lagundu daitezkeen jardueren inguruko proiektuak aurkeztu beharko dituzte. Horretaz gain, honakoak bete behar dira:
Zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa IT/OT inguruneetarako (Information Technology/Operational Technology). Arkitektura seguruak diseinatu eta exekutatzea eta, hala badagokio, sare industrialen segmentazioa gauzatzea.
Produkzio lantegiko ekipo industrialetarako –beharrezkoak direnak ekipoen mantenimendurako, kontrolerako eta operazioetarako– urruneko OT sarbideen sekurizazioa, lan horiek gero eta sarriago egiten direlako urrunetik.
Informazio/datu industrialen sekurizazioa. Antolakundetik
kanpoko pertsonek eginiko auditoretzak eta eraso-simulazioak, eta konpainiako
datuetarako sarbide-maila desberdinak dituzten barne profilen auditoretzak.
Produkzio lantegietako software industrialaren
zibersegurtasuna ebaluatzea eta hobetzea.
Enpresa industrialetako langileak zibersegurtasunaren
inguruan kontzientziatzeko ekimenak.
Industriak zibersegurtasun industrialaren arloan duen
egoeraren diagnostikoa egitea eta ekintza plan bat prestatzea Zibersegurtasuna
hobetzeko. Arrisku industriala eta ahultasun industriala aztertzea. Sistema
industrial kritiko bateko elementuen inbentarioa egitea. Intrusio industrialeko
test bat egitea. Ahultasunak aztertzea webeko aplikazioetan. Haririk gabeko
komunikazio industrialen auditoretzak egitea.
Zibersegurtasun industrialeko estandarretara egokitzea. Arauen eguneraketa: ISO27001, Segurtasunaren Eskema Nazionala, PIC Erregelamendua, zibersegurtasuna kudeatzeko prozesuaren etengabeko hobekuntza, eta antzekoak.
Informazio estrategikoa edo sentikorra babesteko neurriak,
hala nola jabetza intelektuala, I+G+Bko estrategiak, eraikinen planoak edo
produktuen diseinuarenak, RGPDk eragindako informazioa, edo negozioaren
lehiakortasunari eta jasangarritasunari zuzenean lotutako beste batzuk.
Perimetroko segurtasun gailuak eta beste gailu industrial
batzuk (Switches, zundak, Appliances, firewall industrialak, PLCak, e.a.)
monitorizatzea.
Enpresa industrialen zibersegurtasun-maila esanguratsuki hobetzeko
eta gerta daitezkeen eraso-mota desberdinekiko arriskua eta ahultasuna
murrizteko beste proiektu batzuk.
Lotura honen bidez, laguntza-programan sartu eta zure enpresaren izena eman dezakezu. Gainera, araudi osoa kontsulta daiteke.
Programaren argitaratze-data: 2022/03/25
Aurkezteko azken eguna: 2022/11/14 .
2021ko deialdian, 404 euskal enpresak jaso zituzten laguntzak: 3,4 milioi euro eman ziren laguntzetan, eta 8,3 milioi euroko inbertsio pribatua egin zen. 440 proiektu aurkeztu ziren guztira. Horien %49,26 Gipuzkoan daude kokatuta, %33,91 Bizkaian, eta beste %16,83 Araban.
Azken deialdiko infografia honetan urteotako bilakaera laburbildu nahi dugu, modu grafikoan.
2020ko deialdian, 178 euskal enpresak jaso zituzten laguntzak: 1,3 milioi euro eman ziren laguntzetan, eta 3,77 milioi euroko inbertsio pribatua egin zen. 200 proiektu aurkeztu ziren guztira. Horien % 56 Gipuzkoan daude kokatuta, % 33 Bizkaian, eta beste % 10 Araban.
Azken deialdiko infografia honetan urteotako bilakaera laburbildu nahi dugu, modu grafikoan.
2019ko deialdian 219 proiektu onartu ziren (112 Gipuzkoako Lurralde Historikoan gauzatu dira, 72 Bizkaian eta 35 Araban) Eusko Jaurlaritzaren 1,95 milioi euroko azken laguntza eta 4,45 milioi euroko inbertsio pribatua.
2018ko deialdian 102 proiektu onartu ziren (56 enpresa gipuzkoar, 25 bizkaitarrak eta 21 arabarrak) 985.161 euroko azken laguntza eta 2,34 milioi euroko inbertsio pribatua.
Gizarte seguruagoa sortzeko lan egiten dugu.
Hartzaile-mota guztientzako laguntza erabilgarri eta erreala ematen dugu, berariazko zerbitzuen bidez.