Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ekintzailetza

Emprendimiento Ziber-erasoak areagotuz eta profesionalizatuz doazen neurrian, zibersegurtasuna etengabe bilakatzen ari den merkatu bat da, eta aukera ugari eskaintzen ditu.

Hala, zerbitzuen eskabidea handia denez, enpresa berriak hasi dira agertzen, etengabe ari dira sortzen bete gabe zeuden merkatu-nitxoak, eta horrek esan nahi du aukera handiak eskaintzen dizkietela ekintzaileei.

Ekintzailetza da garapen ekonomikoaren motorra. Hala, berrikuntza, bai alor horretan eta bai Startup-en garapenean, balioan jarri beharreko faktore bereizgarri bat da, jarduera-sektore oro azkarrago garatzen laguntzen duelako. Hori dela eta, zibersegurtasunaren arloko ideia edo proiektuak garatzeko eta sustatzeko ekimenak bultzatzen ditu BCSCk, errentagarriak izan daitezen eta etorkizuna izan dezaten.

Zibersegurtasunaren merkatuan dugun esperientzian eta ezagutzan oinarrituz, aholkua ematen dugu eta sinergiak bilatzen ditugu Eusko Jaurlaritzak egun dituen zerbitzuen (adibidez,  BIND 4.0, programa) eta martxan jarriko diren beste batzuen artean, balizko lankidetza-esparruak identifikatzeko helburuarekin.

Horrez gain, interesaturik egon litezkeen eragileen artean zabaltzen ditugu ekimen horiek. Lanean ari gara EAEko zibersegurtasunaren arloko industriarekin, EAEko zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sareko eragileekin, Euskadin dauden enpresa eragileekin eta Eusko Jaurlaritzako funtsezko eragile publikoekin. Beraz, egoera pribilegiatuan gaude ekimen horiek guztiak behar duten lekura bideratzeko, eboluzionatu dezaten eta bide luzea egin dezaten.

Zibersegurtasunaren arloko tokiko eskaera eta eskaintzen topagunea gara, eta lankidetzako ekimen publiko-pribatuak gidatzen ditugu maila lokalean nahiz eskualdeen artean.