Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

I+G+B

BCSCn, lurralde-estrategia zehatz eta espezializatu bat sortu nahi dugu, baina ez soilik ezagutza zientifiko eta teknologikoen arloan, baizik baita ere merkatuen ezagutzaren eta gaitasun ekintzaileen arloan.

Estrategia horren lehentasuna da produktu berriak sortzen laguntzea, material berriak txertatzea eta sektore espezializatuetako prozesuak hobetzea, beti ere zibersegurtasunaren ikuspegitik.

Ekosistema digital eta harreman-eredu bat garatzeko estrategia horren barruan, aktiboki ari gara lanean Basque Cyber Security Testbed for Public Private Partnenrship, BCST-4P3 sortu eta martxan jar dadin, helburutzat hartuz Euskadik azpiegitura bat izan dezala Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Sarea eta zibersegurtasunean espezializatutako euskal enpresen sektore berria indartzeko eta euskal industriak zibersegurtasunaren arloan dituen gaitasunak areagotzeko.

Inbertsio handi bat egin beharrik gabe, proiektu-multzo bat edo aldi-baterako azpiegitura aurreratu bat behar duten tokiko eragile guztiak bultzatu nahi dituen ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta honako zentro teknologiko hauen arteko lankidetzari esker atera ahal izan da aurrera:

Logo de Tecnalia

Logo de Vicomtech


Logo de ik4 Ikerlan

Logo de bcam