Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Kontzientziazioa hezitzaileei eta adingabeei

Euskal gizartean zibersegurtasuneko kultura sortzea Basque Cybersecurity Centreren helburu nagusietako bat da. Argi dago teknologiak gizarteak onartzen duena baino abiadura handiagoan egiten duela aurrera. Horregatik, funtsezkoa da herritarrek ingurune hiperlotuan eta eboluzio etengabean bizitzeko arriskuak uler ditzaten. Izan ere, horren ondorioz gure informazio pertsonala oso eraginpean daude eta babesteko behar latentea dugu. Era berean, belaunaldi berriek, aro digitalean jaiotakoek, badakite nola erabili, baina ez dira jabetzen oker erabiltzearen ondoriozko arriskuez, eta horrek arrisku-egoeran jar ditzake.

Egoera horri heltzeko helburuarekin, BCSCk araututako irakaskuntza-zentroetako Hezitzaileei Zibersegurtasunean kontzientzia hartzeko jardunaldien zerbitzua eskaintzen du, kontzientziazio-ekintza batzuekin batera, adingabeek interneta erabiltzean egunero aurre egin behar dieten arrisku-egoeretara hurbiltzeko asmoarekin. Zerbitzu horiek bat datoz Eusko Jaurlaritzaren ekimenekin, Hezkuntza eta Segurtasun Sailak buru, eta aspalditik egin izan dira herritarrekiko erantzukizun-ariketa gisa.

Irakasleen lana ezinbestekoa da ikasleen garapen pertsonalerako. Horregatik, lehenik eta behin interneten eta teknologia berrien arloan gaur egun gazteek izan ditzaketen arriskurik ohikoenak saihestu, identifikatu eta aurre egiteko beharrezko ezagutzak eta tresnak eman nahi dizkiegu.

Halaber, Ertzaintzaren esanetara gaude, euskal sare publikoko ikastetxeetan ematen diren prebentziozko hitzaldietan laguntzeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Segurtasun Sailen arteko lankidetza-hitzarmenaren arabera.

Jardunaldia bukatutakoan, ikasleek beharrezko tresnak eta ezagutzak izango dituzte eremu digitaleko arrisku-egoera ohikoenak saihesteko eta haien eragina izanez gero nola jokatu jakin dezaten.

Harremanetarako e-mailean eskatu daitezke 

Kontzientziazioan eta gaitasunean inbertitzea gizartearen etorkizunean inbertitzea da.

Kontzientziazioa hezitzaileeiKontzientziazioa adingabeei