Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Prestakuntza

Hainbat azterketaren arabera, datorren hamarkadan, Europako Batasunak sektore teknologikoan eta, zehazki, zibersegurtasunean kualifikaturiko profila duten pertsona ugari beharko ditu. Zenbait erakundek ohartarazi dutenez, zibersegurtasunean espezializatutako profilak behar dira hutsik dauden lanpostuetarako.

Hezkuntza-eredu berriak ari dira sustatzen, prestakuntza-programak azkartzeko eta, halaber, sektore horretara ahalik eta jende gehien erakartzeko. Talentu berriak agertzea da lan horren helburuetako bat. Horretarako, profesionalak espezializatu behar dira, eta horien beharra duten erakundeetara hurbilarazi.

BCSCn lankidetza zuzenean dihardugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin, prestakuntza ekintzak sortzen eta sustatzen ditugu, gazteek karrera profesionala norabide horretara bidera dezaten, eta, hartara, espezialisten eskaera betetzen joan dadin. Erronka horri heldu nahian, lanean ari gara zibersegurtasunaren arloko ezagutza teknologiko bereziak dituzten hezitzaileen sare bat sortzeko eta, bide horretatik, horrelako gaiak hezkuntza arautuko zenbait modalitatetara hurbiltzeko.

Halaber, lanean ari diren pertsonen trebakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzen dugu, SPRIren Enpresa Digitala ekimenaren barruan edukiak diseinatuz eta sustatuz.

Garrantzitsua da kontuan izatea trebakuntza dela gizarte modernoen zutabeetako bat, hain zuzen, trebakuntza baita enpresa-sare bat bere lehiakideengandik desberdintzen duen faktoreetako bat. Hortaz, alde horretatik egindako ahalegin oro biziki garrantzitsua da ingurune seguruagoa eta kualifikatuagoa lortzeko enpresaren eta ikerketaren ikuspegitik eta ikuspegi akademikotik.

Trebakuntza