Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Sentsibilizazioa industria-inguruetara

Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industriarekin duen konpromisoa Basque Industry 4.0 Estrategian dago jasota, RIS3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren barruan. Horrek digitalizazioa bultzatu eta Euskadiren gaitasun teknologikoak sustatu nahi ditu.

Basque Cybersecurity Centretik, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren mende (SPRI), gauzatzen ari diren bestelako ekimen publikoekin bat etortzeko helburuarekin eta zibersegurtasuna areagotzeko, sektore pribatuaren esfortzuak babeste aldera prestakuntzaren, diru-laguntzen eta bestelako laguntzen bitartez, eta azken batean, Euskadi zibersegurtasunaren aplikazioari dagokionez erreferentzia izan dadin, zibersegurtasun arloan sentsibilizatzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Bertan, jardunaldiak egiten ditugu industria-munduko enpresei eta enpresa-elkarteei bideratuta.

Jardunaldi horien helburu nagusia da OT munduko enpresek zibersegurtasunaren alorrean aurre egin behar dieten arrisku ohikoenez kontzientziatzea eta enpresa horiek zibersegurtasun-neurriak aplikatzea babestuago egon daitezen eta, beraz, dauden mehatxuetatik urrunago. Halaber, teknologia mota horiek ezarrita, balio gehigarria izango dute Euskadiren gaitasun lehiakor eta berritzaileari eusteko nazioarteko merkatuetan.

Jardunaldiaren edukiak modulu bat edo gehiago izan ditzake erakunde bakoitzaren beharren arabera.

  • Zibersegurtasunerako sarrera
  • Zibersegurtasuna bulegoan
  • Zibersegurtasuna plantan
  • Zibersegurtasuna informatika eta ingeniaritzako sailetan
  • Zibersegurtasunaren kudeaketa

Harremanetarako e-mailean eskatu daitezke: 

Kontzientziazioan eta gaitasunean inbertitzea industria sektorearen etorkizunean inbertitzea da.

Sentsibilizazioa industria-inguruetara