Jardunaldiaren edukiak modulu bat edo gehiago izan ditzake erakunde bakoitzaren beharren arabera.
Hacker informatikoen erasoen aurrean erakundeak babesteko unean, pertsonak dira, zalantzarik gabe, elementu ahulena, ez teknologia. Badaude segurtasun-neurri oinarrizko batzuk, hala nola antibirusa, firewall sistemak edota sistemen eguneratzea egitea; horiek ez betetzeak, askotan, enpresetan zibererasoak izateko arriskua handitzen du. Horrela izanik, oso garrantzitsua da langileak kontzientziatzea, jokabide batzuek izan ditzaketen arriskuez ohartarazteko; izan ere, erakunde osoaren segurtasuna dago jokoan.
Segurtasuna softwarearen garapenean hasten da; eta aplikazioen sorreratik segurtasuna oinarri gisa hartuta, konektatutako erakundeek izan dezaketen arriskua asko murriztu daiteke. Baina hori inor gutxik hartzen du kontuan. Gaur egun, ahultasun gehienak aplikazioetan aurkitzen ditugu, ez azpiegituran. Saio honetan, SecDevOps eredua azalduko dugu, eta horren inplementaziorako ditugun erronkak. Era berean, segurtasuna eta kalitatea lotuta egon behar direla uste dugu, eta SDET delakoek ekarpen handia daukate egiteko, segurtasunari dagokionez.
Jardunaldiaren helburua zera da: gure enpresa eremuan martxan dauden sare, sistema eta baliabide informatikoen segurtasunak dituen mehatxu nagusien eraginaren inguruan kontzientziatzea. Horren harira, intrusioak identifikatzen eta gertakarien aurrean erreakzionatzen ikasi behar dugu, baita konfidentzialtasuna bermatzen eta informazioa zaintzen ere. Horretarako, egun ditugun mehatxuak azalduko ditugu, aplikatu daitezkeen teknikak eta erabiltzen diren tresnak, eta oinarrizko aholku batzuk proposatuko ditugu, praktika egoki gisa aplikatzeko. Horrela, ahal dugun neurrian, segurtasun istripuak saihestuko ditugu.
Industria sistemak eta teknologia eragilea (OT) gero eta konektatuago daude. Horrek, zoritxarrez, industrian zibermehatxuak izateko arriskua handitzen du. Automatizazio industrialerako ekipoek informazio korporatiboaren teknologiak jaso dituzte, eta, horiekin batera, informazioaren segurtasunari dagozkion arazoak.
Zibergaizkileak gero eta prestatuago daude. Milaka langile dituzten korporazio handiak ohartu dira Internetek dakartzan arriskuez, eta inbertsio handiak egiten ari dira horietatik babesteko. Hala ere, enpresa txiki eta ertainek arriskuaren inguruan duten pertzepzioa mugatuagoa da, eta haiek ere zibersegurtasun arloko arriskua daukate, horien aurkako segurtasun-neurri egokiak hartu ezean.
Zuzendariak gero eta kezkatuago daude zibersegurtasunaren inguruan. Hainbat arrazoi egon daitezke: BYOD sistemaren erabilera gero eta hedatuago dago, albisteetan egunero entzuten dugu enpresak geldiarazten dituzten DDOS erasoen berri, informazio sentikorra, konfidentziala eta estrategikoa babestu beharra daukagu, eta abar. Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den zibersegurtasun mehatxu horien inguruko egoera, zein arrisku dituzten enpresek; eta modu erraz batean azalduko dugu zein urrats hartu diren zibersegurtasuna ondo kudeatzeko.
Harremanetarako e-mailean eskatu daitezke:
Kontzientziazioan eta gaitasunean inbertitzea industria sektorearen etorkizunean inbertitzea da.
IKANOS
Proyecto para la mejora de competencias digitales.
IKANOS
Iniciativa que contribuye a que los centros educativos sean espacios seguros de convivencia positiva y de tolerancia cero ante posibles situaciones de acoso.
IKANOS
Proyecto para la mejora de competencias digitales.
Encuentra empresas y servicios de ciberseguridad
Contamos con un catálogo para ayudarte a encontrar esa empresa o servicio que te ayude a ser cada día más seguro.
Encuentra empresas y servicios de ciberseguridad
Contamos con un catálogo para ayudarte a encontrar esa empresa o servicio que te ayude a ser cada día más seguro.