Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Cyber Range

alumnos realizando ejercicio en el cyber rangeBasque Digital Innovation Huben zibersegurtasun-nodoaren aktiboetako bat Arabako Parke Teknologikoan dagoen Cyber Range-a da. Laborategi hori, nodoaren beste lau laborategiekin lotuta, zibersegurtasunaren arloko profesionalen trebakuntzarako eta etengabeko gaikuntzarako diseinatuta dago, sektoreko profesionalen heziketari ekarpena egiteko.


Horretarako, benetako erronkak planteatzen dira, besteak beste, auzitegiko analisiaren, kriptografiaren, alderantzizko ingeniaritzaren, esteganografiaren eta web-ustiapenaren eremuetan; Cyber Rangera iristen diren pertsonek erronka horiek gainditu behar dituzte, beren ezagutza handitzeko eta egunero aurkituko dituzten erronkei aurre egite aldera hobeto prestatzeko.

Ariketa horiek “harrapa ezazu bandera” formatuan egiten dira (“Capture The Flag” edo CTF, ingelesezko siglen arabera); formatu horretan, hainbat desafio gainditu behar diren banakako edo taldekako lehiaketa egiten da, parte-hartzaileen trebetasuna neurtuz.
Honako CTF modalitateak egiten dira:

  • Jeopardy: hainbat proba ditu, zibersegurtasunaren eremu bat baino gehiagokoak, ahalik eta denborarik laburrenean gainditu behar direnak banaka edo taldeka.
  • Attack - Defense: Taldekako lehiaketa, zeinean Blue Team-ek azpiegitura bat defendatzen duen, eta Red Teamek azpiegitura horri eraso egiten dion.

Halaber, eskuragarri dagoen 24x7x365 plataforma bat dugu, bereziki bideratuta dagoena pentesting-aren esparruan parte hartzen dutenen gaitasunak garatzera.

Informazioa eskuratu

Posta elektronikoa

Agian interesatzen zaizu

Ezagutu gure eginkizuna

Gizarte seguruagoa sortzeko lan egiten dugu.

Lor ezazu gaikuntzarik onena

Langileen zein talentudun gazteen etengabeko trebakuntzari laguntzen diogu.

Basque Digital Innovation Hub

ETEei bideratutako ekimena, azpiegitura hobeak izan ditzaten.