Basque Digital Innovation Huben zibersegurtasun-nodoaren aktiboetako bat Arabako Parke Teknologikoan dagoen Cyber Range-a da. Laborategi hori, nodoaren beste lau laborategiekin lotuta, zibersegurtasunaren arloko profesionalen trebakuntzarako eta etengabeko gaikuntzarako diseinatuta dago, sektoreko profesionalen heziketari ekarpena egiteko.
Horretarako, benetako erronkak planteatzen dira, besteak beste, auzitegiko analisiaren, kriptografiaren, alderantzizko ingeniaritzaren, esteganografiaren eta web-ustiapenaren eremuetan; Cyber Rangera iristen diren pertsonek erronka horiek gainditu behar dituzte, beren ezagutza handitzeko eta egunero aurkituko dituzten erronkei aurre egite aldera hobeto prestatzeko.
Ariketa horiek “harrapa ezazu bandera” formatuan egiten dira (“Capture The Flag” edo CTF, ingelesezko siglen arabera); formatu horretan, hainbat desafio gainditu behar diren banakako edo taldekako lehiaketa egiten da, parte-hartzaileen trebetasuna neurtuz.
Honako CTF modalitateak egiten dira:
Halaber, eskuragarri dagoen 24x7x365 plataforma bat dugu, bereziki bideratuta dagoena pentesting-aren esparruan parte hartzen dutenen gaitasunak garatzera.
Gizarte seguruagoa sortzeko lan egiten dugu.
Langileen zein talentudun gazteen etengabeko trebakuntzari laguntzen diogu.
ETEei bideratutako ekimena, azpiegitura hobeak izan ditzaten.