Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ekintzailetza zibersegurtasunean

Elkarlanean aritzen gara zibersegurtasunaren euskal industriarekin, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren euskal sareko eragileekin, Euskadin dauden enpresekin eta Eusko Jaurlaritzako eragile garrantzitsuekin, eta horri esker pribilejiozko kokalekua dugu ekimen horiek guztiak behar den tokietara helarazteko, harrera ona izan, eboluzionatu eta ibilbide luzea egin dezaten.

Gurean zibersegurtasuna eskaintzen dutenen eta eskatzen dutenen arteko topagunea gara, eta liderrak gara eremu publikoaren eta pribatuaren arteko hainbat lankidetza-ekimenetan, tokikoak zein eskualdeen artekoak.

Azken batean, BCSCko talde guztiak konpromisoa hartzen dugu erronka eta proiektu bakoitzarekin, eta zure negozioa lurralde guztietan hedatzeko modurik onena bilatzen dugu.


Zibersegurtasunean ekintzaile izateko aholkua eman eta sinergiak bilatzen ditugu

Aholkularitza ematen dugu gure esperientzian eta merkatuaren ezagutzan oinarrituta, eta sinergiak bilatzen ditugu Eusko Jaurlaritzaren gaur egungo zerbitzuekin, hala nola:

BIND4.0

Eusko Jaurlaritza, SPRI eta Euskadiko hainbat enpresa buru dituen startup-en bizkortze publiko-pribatuko programa da. Aurreko edizioetan, lankidetza-sare eta harreman oso onuragarrietarako atea irekitzeaz gain, StartUp direlakoek 150.000 eurora bitarterainoko kontratuak lortu dituzte beren proiektuei bultzada emateko.

Ekintzaile

Eusko Jaurlaritzak, SPRIrekin elkarlanean, Ekintzaile izeneko laguntzak sortu ditu, industria-arloan berritzaileak diren edo lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa-egitasmoak dituzten ekintzaileentzat. Proiektu horiek Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (CEI) babesa dute.

UP! Euskadi

UP! Euskadi ekimena ekintzaileen mesederako euskal ekosisteman hobekuntzak ezartzeko osoko plan bat da. Euskal ekintzaileak lehiakorrak izango direla ziurtatzeko helburua duen atari bat, ekintzailetzari testuinguru egokia eskainita.

BIC enpresa- eta berrikuntza-zentroak, ekintzaileei eta enpresei laguntzeko..

Businness Innovation Center (BIC) direlako zentroek laguntza eskaintzen diete ekintzaileei eta enpresei oinarri teknologikoko ekimen berritzaileak sustatzeko, eta modu horretan haien garapenari bultzada emateko. BICen egitekoa da sostengua ematea, heztea, gaitzea eta ekosistema egoki bat sortzea, berritzaile horiei aukera emango diena beren burua garatu eta behar dituzten trebetasunak eskuratzeko, bai beren negozioen sorkuntza-faseari bai hazkundeari, egonkortzeari eta proiektatzeari ekite aldera.


Informazioa eskuratu

Posta elektronikoa

Agian interesatzen zaizu

Lortu itzazu gaikuntzarik onenak

Langileen zein talentudun gazteen etengabeko trebakuntzari laguntzen diogu, unibertsitateekin eta lankide-heziketako ikastetxeekin lankidetzan garatutako ekintzen bidez.

Aurkitu zibersegurtasun enpresak eta zerbitzuak

Katalogo bat dugu gero eta seguruagoa izaten lagunduko dizun enpresa edo zerbitzua aurkitu dezazun.