Segurtasun arloko diagnostiko teknikoak egitera bideratutako zerbitzuak, orokorrean, estandar bat erreferentzia moduan hartuz, segurtasun egoera aztertu eta egon daitezkeen ahultasunak edota mehatxuak atzemateko. Segurtasun arloko gertakari baten ostean ere egin daitezke, arrazoiak eta ondorioak aztertzeko.
Araudia ezarri eta betetzeko erraztasunak ematera bideratutako zerbitzuak, baita araudiei dagozkien ziurtagiriak lortzeko ere.
Zerbitzuen jarraitutasuna bermatzeko eta prozesu kritikoak babesteko helburua duten zerbitzuak, kontingentzia eta jarraitutasun planak landu eta aplikatuz. Erakundearen funtzio kritikoen jarraitutasuna bermatzeko kontingentzia eta jarraitutasun planak burutzera bideratuta.
Enpresei segurtasun teknologikoaren arloko araudia betetzen laguntzeko helburua duten zerbitzuak dira.
Informazioaren segurtasunarekin erlazionatutako prestakuntza ematera bideratutako zerbitzuak, informazioaren segurtasunaren aspektu juridiko eta teknikoen berri zabaltzeko helburuarekin.
Informazioaren segurtasunarekin erlazionatutako gertakariak atzeman, saihestu eta konpontzeko zerbitzuak. Helburua sistemen ahultasunak atzeman eta identifikatzeko informazioa ematea da. Segurtasun-jarduerak kudeatzeko, gertatu aurretik, bitartean eta ostean.
Erakundeetan segurtasunerako azpiegitura eta konponbide teknologikoak diseinatu, integratu eta martxan jartzera bideratutako zerbitzuak, babesteko helburuarekin.
Berreskuratze-sistema edo babes politiken bidez segurtasun gertakari baten ondorioak murrizteko lainoan jarritako azpiegiturak babestera bideratutako zerbitzuak.
Segurtasunean espezializatutako enpresa bat beste enpresa baten mantentze, azpiegitura edo sistemez arduratzeko bidea ematen du.