Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Euskadik Hannover Messe azokara eraman du zibersegurtasunaren alde Industria 4.0 arloan egindako apustu sendoa

Hannover Messe Europako eta munduko industria azokarik handiena da eta Euskadik ordezkaritza zabala dauka bertan. 20 enpresatik gora joaten dira hitzordu horretara eta aurten Goierri Valley ere batu zaie. 2017ko ediziotik, SPRIk sustatutako Basque Industry 4.0 ekimen publiko-pribatuak ere eremu bat dauka eta oraingoan Basque Cybersecurity Centre ezagutzera emateko balioko du.

Izan ere, ekitaldi hori aukera ezin hobea da Euskadin emandako aurrerapausoak aztertu eta balioa emateko. Horrela izanik, Basque Industry 4.0 ekimenaren standean euskal teknologia zentroekin garatutako industria lanen eredu fisikoak egongo dira. Bind 4.0 delakoa, startups-en azeleragailu publiko-pribatua, bere partaidetuetako bik aurkeztuko dute. Innovaek mantenimenduaren asistentzia sistema aurreratua aurkeztuko du; bestalde, Irisbondek eremuaren begien bidezko kontrol-sistemaren berri emango du.

Era berean, Basque Industry 4.0 standaren aurkezpen programari esker, bertaratutakoek Tecnalia, Vicomtech, Irisbond, IK4-Tekniker, Innovae, Euskanpus, Tknika edo Azterlan erakundeen azken aurrerapenak ezagutu ahal izango dituzte. Gainera, Arantxa Tapia, Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura saileko buruaren eskutik, Euskadiko Industria 4.0 proiektuaren garapen estrategia ezagutuko dugu, "Basque Industry 4.0: etorkizuneko fabrikarako estrategia" hitzaldiaren bidez.

Zibersegurtasunaren garrantzia 4.0 industrian, ikusgai

Zibersegurtasunak funtsezko egitekoa dauka Hannover Messe azokan eta euskal standean ere islatuta egongo da. Javier Diéguezek, Basque Cybersecurity Centreko zuzendariak, zentroak burutzen duen lanaren berri emango du, hitzaldi honen bidez: "Industria-gailu barneratuen eragiketa eta mantenimendua. zibersegurtasuna Big Datarekin bat, adimen artifiziala eta ICS". Industria-eremu batzuk babesteko neurriak hartu beharra jarri nahi dute agerian.

Erasoen mehatxua gero eta handiagoa da industriarentzat eta neurriak hartu behar dira horren aurrean, beraz, BSBC zentroak Alemanian ere zabaldu du bere kontzientziazio lana eta euskal industriak zibersegurtasunaren alde egindako apustua azaleratu nahi izan du.

Agian interesatzen zaizu