Enpresei eta
herritarrei
laguntza
Euskal sare publikoen monitorizazioa
Ekimenak garatzen ditugu Euskadiko herritarrak zein enpresak arriskuan jartzen dituzten zibermehatxuak identifikatzeko, eta neurriak hartzen ditugu haiek apaltzeko.
Monitorizazio-zerbitzuaz informazio gehiagoAlerta goiztiarra
Informazioa zabaltzen dugu mehatxuei eta bereziki garrantzitsuak diren arriskuei buruz, baita ere teknologia-sistemetan segurtasun arloko ahultasunak arindu eta konpontzeko informazio erabilgarria.
Ezagutu azken alertakIntzidenteei erantzuteko laguntza
Zibersegurtasuneko intzidenteak gertatzen direnean modu egokian jokatzeko aholkularitza eskaintzen dugu 900 104 891 doako telefonoaren bitartez, gure harremanetarako formularioaren bitartez eta [email protected] eta [email protected] (*) posta elektronikoen bitartez. Bat egiten dugu National Institute of Standards and Technology-k (NIST) proposatutako intzidenteak kudeatzeko ildoekin, eta Trusted Introducer-en jardunbide egokirako kodearekin.
Intzidenteei emandako erantzunen koordinazioa
Beste erakunde batzuekin koordinatzen gara eta haiekin informazioa partekatzen dugu zibersegurtasun-intzidenteei aurrea hartzeko eta erantzuteko; izan ere, zibersegurtasun-intzidenteei erantzuteko talde gisa (CERT, Computer Emergency Response Team) eratuta gaude, eta ekimen nagusietako kideak gara (FIRST, Trusted Introducer eta CSIRT.es).
Ertzaintzarekin lankidetza
Ziberdelituak jazartzeko eta Euskadiko azpiegitura kritikoen babesa hobetzeko gaitasunari dagokionez aurrerapausoak emateko lan egiten dugu.
Diru-laguntzak
Zibersegurtaun-neurriak ezartzea sustatzen dugu, diru-laguntzen bitartez
Kontsultatu zein diru-laguntza jaso dezakezuInformazio-sakabanaketa
Zibersegurtasunaren esparruko jardunbide egokirako gidak eta egoerari buruzko txostenak egiten ditugu.
Ezagutu gure argitalpenakKontzientziazioa
Hainbat hartzaile-motari begirako kontzientziazio-jardunaldiak antolatzen ditugu, teknologia berriak eta internet erabiltzeak dakartzan arriskuez eta horiei aurrea hartzeko neurri egokien beharraz jabetu daitezen.
Kontzientziazio-jardunaldiez informazio gehiagoEkitaldiak
Zibersegurtasun-neurrien ezarpena sustatzen duten ekitaldiak antolatzen ditugu edo haietan parte hartzen dugu.
Kontsultatu gure ekitaldi garrantzitsuenak