Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Atal berezia: koronabirusa

Koronabirusak eragindako pandemia dela eta, enpresa askok hartu dute telelanaren bidea, eta horrek asko handitu ditu web-trafikoa eta streaming bidezko edukien kontsumoa. Horren jakitun, zibergaizkileak egoera baliatzen ari dira erasoaldiak egokitzeko eta erabiltzaileen beldurrari zein enpresen ahulguneei etekina ateratzeko.

Azken asteotan, ziberkriminalak COVID-19aren aitzakia erabiltzen ari dira iruzurrak egiteko, hala nola phishing e-mailak, iruzurrezko webguneak, osasunean aditua bailiran telefonoz deitzea, albiste faltsuak zabaltzea, etab.   

BCSCk laguntza eskaini nahi du, ahal den neurrian, denon zibersegurtasuna bermatzeko. Ondoren datozen dokumentuak zibererasoen inpaktua saihesteko lagungarri izango zaizkizula espero dugu. 

Eta, jakina, zibersegurtasunarekin zerikusia duen edozein zalantza edo arazo baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke 900 104 891 doako telefonora deituz, edo mezu bat bidaliz honako helbide hauetako batera: [email protected] / [email protected].

Koronabirusa, iruzurrak eta erasoak egiteko aitzakia 

Phishing e-mailak, birus informatikoak, ziberiruzurrak, zuzendutako erasoak, albiste faltsuen zabalkundea eta abar atzeman izan dira. Amua ez irensteko, begira egiezu ondoko infografiako gomendioei:   

Ikus infografia

Telelana: zibersegurtasunerako dekalogoa

Gero eta enpresa gehiago ari dira eskaintzen telelana egiteko aukera. Dena ondo joateko eta segurtasuna bermatzeko, neurri batzuk hartu behar ditugu.  Hurrengo infografian gomendio-sorta bat emango dizugu, etxetik lan egiteak inolako arriskurik ez ekartzeko:

Ikus infografia

Nola lortu zure etxea gune zibersegurua izatea

Oraingo egoera honetan langileek beren etxeetan dituzten gailuak erabiltzen dira maiz enpresen sareetara urruneko sarbidea egiteko, eta horregatik bereziki garrantzitsua da gure etxeak ziberseguruak izatea. Hurrengo infografian hainbat gomendio erakusten dizkizuegu etxeetan ziber-mehatxuak ekiditeko:

Ikus infografia

Segurtasuna bilera birtualetan

Bilera birtualak eguneroko lanabesa dira lankidetzazko inguruneetan lan egiteko, segimendu-batzordeak antolatzeko edo intzidentzia arruntak konpondu ahal izateko. Hurrengo infografian bilera birtualen segurtasuna sendotzeko aholkuak eskaintzen dizkizugu.

+ Ikus infografia

Zer da sexting iruzurra?

Azken asteetan,sexting iruzurrak eta sestortsio kasuak gora egin dute. Hazkunde honi aurre eigteko, sexting iruzurrei buruzko infografia hau oroigarri gisa eskaintzen dizuegu.

+ Ikus infografia

Phishing

Ziberkriminalak iruzur hau erabiltzen ari dira datu pertsonalak eta bankuko datuak lortzen saiatzeko, posta elektronikoen bitartez. Hurrengo infografian amua ez irensteko hainbat aholku emango dizugu.   

+ Ikus infografia

Hodei-zerbitzuak erabiltzeko aholkuak

Hodei-zerbitzuak erabiltzeak aukera ematen dizu edonon zaudela ere zure informazioa eskura izateko. Infografia honetan zenbait gomendio egiten dizugu fitxategiak modu ziberseguruan partekatzeko.  

Ikus infografia

COVID-19ari aurre egiteko kontzientziazio kita

Zure eskura kontzientziazio-kit bat jartzen dugu COVID-19k sortzen dituen zibereraso arriskuak ekiditen lagundu ahal dizkizuten aholkuekin.

+ Hona hemen gure gomendioak!

Sextortsio-saiakerek gora egin dute konfinamenduan

COVID-19 pandemiak eragin duen derrigorrezko konfinamendua dela eta, Interneten eta sare sozialen erabilerak gora egin du nabarmen. Erabiltzaileak bitarteko horiek baliatzen ari dira lagunekin, senideekin eta abarrekin harremanetan jartzeko. Teknologia gehiago erabiltzearen ondorioetako bat da iruzur-saiakera bat jasateko arriskua ere handiagoa dela, baita sexu-edukiei lotutakoak ere.

+ Albistea irakurri

Ziberdelitugileak koronabirusa baliatzen ari dira beren jarduerari eusteko

Ziberdelitugileek etengabe bilatzen dituzte erabiltzaileen segurtasuna kolokan jarriz etekin ekonomikoa lortzeko moduak. Honenbestez, azken asteetan COVID-19 pandemiak eragindako zorigaitzaz baliatzen ari dira beren jarduera makurretarako. Koronabirusa globalki hedatzen hasi ahala, egoera horri etekina atera nahi dioten ziberkriminalen ekintzak ere ugaritu ziren.Ondoren aipatuko ditugun adibideak ez dira bakarrak, baina ederki adierazten dute zein motatako ekintza gaiztoak gauzatzen dituzten ziberkriminalek, COVID-19a baliatuta.

Albistea irakurri

Zibersegurtasuna COVID-19aren garaian, inoiz baino garrantzitsuagoa

Koronabirusaren pandemiak munduko osasun-sistemak eta sistema ekonomiko, politiko eta sozialak probatzen jarraitzen duen heinean, gehitzen doan beste mehatxu ikusezin bat dago, zibersegurtasuna erasotzeko arriskua; izan ere, erreminta digitalen aurrean dugun mendekotasun handiagoa eta gure etxeetan egotera behartzen gaituen konfinamenduak eragindako krisiaren zalantza aprobetxatzen dute.

Albistea irakurri

Konpromiso adierazleak

Konpromiso adierazlea, bere portaera ereduak aztertuta zibersegurtasun gertakari oro deskribatzen duen informazio garrantzitsu guztia da. CCN-CERTek COVID-19 gaia aprobetxatzen ari diren ziber-mehatxuen inguruko konpromiso adierazleen zerrenda eguneratuak argitaratzen ari da. Zerrenda hauek, hurrengo estekan eskuragarri, enpresen babes sistemak elikatzeko eta zenbait eraso eta iruzur mota prebenitzeko erabiliak izan daitezke.

Zibersegurtasun katalogoa

BCSCk enpresa guztien esku jartzen du bere zibersegurtasun katalogoa errazago aurkitu ditzaten gaur egun telelanak dakartzan beharrei egokituko zibersegurtasun-zerbitzuen emaile kualifikatuak.

Zure neurriko laguntza espezializatua behar baduzu, gure zibersegurtasun-katalogoaren bilatzailearen bidez aurkitu dezakezu. Horretarako hiru urrats besterik ez dituzu egin beharko:

1. Kategoria: "Segurtasuna hodeian".

2. Enpresa-mota: "Integratzailea/Kontsultaria".

3. Egoitzak: aukeratu Araba, Bizkaia edo Gipuzkoa.

Hautaketa egindakoan, bilatzaileak lagundu diezazuketen enpresen zerrenda bat emango dizu, zure beharrretara hoberen egokitzen dena aukeratu dezazun. Enpresen izenaren gainean sakatuz, hari eta eskaintzen dituen zerbitzuei buzruzko informazio guztia aurkituko duzu.

+ Katalogoa ikusi

Eduki horiez guztiez gain, gaurkotasunezko gaiak ere argitaratzen ditugu gure sare sozialetan. Zain gaituzu Linkedinen eta Twitterren