Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Lege Oharra

BCSC SPRIren ekimenez sortua da, beraz, Web orri hau Enpresa-garapenerako euskal agentziaren (SPRI) jabetzakoa da. Q4800789B da sozietatearen IFK zenbakia eta hauxe da bere egoitza sozialaren helbidea: urkixo zumarkalea 36 – 48011 Bilbao.

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektuala

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu web orri honen edukiak (testuak, irudiak, soinuak, animazioak, etab.), diseinu grafikoak eta iturri-kodeak SPRIren mesedetan. Debekatuta dago, beraz, eduki horiek erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, zatiz nahiz osorik, SPRI, S.A.ren baimenik gabe.

Webeko edukia eta estekak

SPRIk ez du inolako erantzukizunik onartzen inork gure web orriko edukiak gaizki erabiltzeagatik. Erantzukizun hori eduki horiek eskuratzen eta erabiltzen duenarena da, eta ez beste inorena. Ez dugu erantzukizunik onartzen ezta ere, web orri honetako esteka edo bilatzailearen bitartez irits daitezkeen hirugarren batzuen web orrietan egon daitekeen informazioagatik.

Web orriaren eguneratzea eta aldaketak

SPRIk eskubidea dauka bere web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aurrez abisatu gabe aldatu nahiz ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik onartu gabe.

Alderdi teknikoei buruzko argibideak

SPRIk ez du onartuko inolako erantzukizunik Interneteko konexio denboran ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik, ez eta SPRIren kontroletik at dauden legez kanpoko sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteengatik ere. Era berean, ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik eskaintzen dugun informazioan akats, oker edo omisioren bat egotearren erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika honek azaltzen du nola tratatzen dituen zure datuak Basque Cybersecurity Centre / Centro Vasco de Ciberseguridad-ek (aurrerantzean BCSC), indarrean den legediaren arabera, eta jakinarazten dizu, halaber, zer eskubide dituzun, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera (“DBEO”).

1. Arduradunaren identifikazioa eta harremanetarako datuak.

Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko Eusko Jaurlaritzak izendatu duen erakundea da BCSC, eta SPRI osatzen duen erakundeetako bat da.

BCSCrekin harremanetan jartzeko, bide hauek erabil ditzakezu:

  • Aurrez aurre, edo helbide honetara idatzita: Arabako Parke Teknologikoa. Albert Einstein kalea, 46, 01510 Gasteiz, Araba.
  • Edo posta elektroniko bidez: 
  • Bezero-arretarako telefonoaren bidez: 900104891.

2. Zure eskubideak egikaritzea

Eskubide hauek balia ditzakezu:

  1. Datu pertsonaletara sartzeko eskubidea, jakiteko zein ari diren tratatzen eta zer tratamendu-eragiketa egin zaizkien.
  2. Zuzena ez den datu pertsonal oro zuzentzeko eskubidea.
  3. Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, ahal den kasuetan.
  4. Datu pertsonalen tratamendua mugatu dadin eskatzeko eskubidea, baldin eta datu-tratamenduaren zehaztasuna, legezkotasuna edo premia zalantzazkoa bada. Horrelakoetan, datuak gorde ahal izango dira, erreklamazioak egin edo defendatu behar direnerako.
  5. Datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea, baldin eta tratamendurako baimena ematen digun lege-oinarria, goiko taulan adierazitakoetatik, interes legitimoa baldin bada. Sozietateak utzi egingo dio datuak tratatzeari, kasu hauetan izan ezik: interes legitimo premiatsua baldin badu, edo erreklamazioak prestatzeko, aurkezteko edo defendatzeko behar baditu;
  6. Datuak eramateko eskubidea, baldin eta tratamendurako baimena ematen digun lege-oinarria kontratu bidezko harremana edo zure onespena baldin bada.
  7. Elkarteari emandako baimena bertan behera uzteko eskubidea.

Jakinarazten dizugu, bestalde, eskubidea duzula erreklamazioak aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, uste baduzu datu pertsonalen tratamenduan datuak babesteko legeria urratu dela.

3. BCSCk egindako datu-tratamenduei buruzko informazioa

BCSCk tratamendu-jardueren erregistro bat du, eta erregistro horretan zehazten dira arduradunak egindako tratamenduak eta oinarri juridikoari buruzko informazioa:

a)     Komunikazioa eta marketina. Oinarri juridikoa baimena da, baldin eta erabiltzaileak buletinetan alta ematen badu webgunearen bidez.

b)     Hornitzaileak. Oinarri juridikoa kontratu bidezko harremana da, eta BSCSren lizitazio eta/edo lehiaketa publikoetako baldintza-orrietan oinarritutako legezko betebeharra. (9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa).

c)     Giza Baliabideak. Oinarri juridikoa lan-legediaren araberako kontratu-harremana da.

d)     Erabiltzaileak. Oinarri juridikoa berariazko baimena da, webgunean erabiltzaile moduan alta ematean emandakoa.

e)     Harremanetarako pertsonak. Oinarri juridikoa hauek osatzen dute: negozio-jarduerarekiko interes legitimoak, merkataritza-harremanek, erakundeekiko harremanek eta BCSCren jardueran interesa duten pertsonek

Tratamendu-jardueren erregistroari buruzko xehetasun gehiago behar izanez gero, beharra behar bezala justifikatuta, BCSCra jo dezakezu, 1. paragrafoan adierazitako edozein bide erabilita.

4. Segurtasuna eta bermeak

Gure helburua da datu pertsonalak beti modu egokian eta legearen arabera tratatzea, indarrean dauden datuak babesteko printzipioei jarraikiz.

BCSCk interes legitimoa oinarri hartuta egiten duen datu pertsonalen tratamenduan, arduradunak kontuan hartzen ditu eragindako pertsonen interesak, eskubideak eta askatasunak, eta, dagokion legeak eskatzen duen neurrian haztatzen ditu, behar den pribatutasunari ez diola eragingo bermatzeko.

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin, eta BCSCren datu-babeserako eta informazio-segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan jasotzen dira.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Aplikatu beharreko legeak betetzeko beharrezkoa den denboran gordeko ditugu zure datuak.

Zure datuak jada ez badira beharrezkoak jaso ziren helburu legaletarako, ezabatu egingo dira, datuak babesteko legeek agindutakoaren arabera.

5. Datuak hirugarrenei uztea

Zure datu pertsonalak administrazio publiko eskudunei eta enpresa kolaboratzaileei eman diezazkiekegu. Azken kasu horretan, kontratu bidez bermatzen da jaso ziren helbururako bakarrik erabiliko direla datuok.

Datuak tratatzeko eta BCSCren kudeaketa egokia egiteko behar diren hornitzaileei ere eman diezazkiekegu datuok. Tratamendu-jardueren erregistroan zehazten da informazio hori.

6. Baja ematea jakinarazpen komertzialak bidaltzeko zerbitzuan

Interesatuak eskubidea du jakinarazpen komertzialak bidaltzeko emandako baimena edozein unetan ezeztatzeko. Horretarako, aski du hori jakinaraztea, adierazitako edozein bitarteko erabilita, eta, zehazki, jakinarazpen komertzialekin batera agertzen den estekan sakatu, eta jakinarazpen komertzial elektronikoen bidalketa bertan behera uztea.

7. Konfidentzialtasuna

Webgunearen bidez edo zurekin ditugun komunikazioen bidez jasotako datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugu, eta konpromisoa hartzen dugu horiek isilpean gordetzeko, aplikatu beharreko legedian ezarritakoaren arabera.

8. Pribatutasun-politika eguneratzea

Litekeena da pribatutasun-politika hau eguneratu behar izatea. Horregatik, aldizka berrikusi egin behar duzu; ahal bada, webgunera sartzen zaren bakoitzean, bildutako informazio-motari eta tratamenduari buruzko informazioa behar bezala jasotzeko. Webgunearen oinean aurki dezakezu pribatutasun-politika.

Azken aldiz, 2019/02/25ean eguneratu zen.

Cookie Politika

Zer dira cookie-ak?

Cookie-ak identifikatzaile alfanumerikoak dira, Web nabigatzailearen bitartez zure ekipora bidali eta instalatzen direnak informazio anonimo zehatza biltzeko, baina erabiltzailea inolaz ere identifikatu gabe, eta oso baliagarriak direnak sistemarentzat nabigatzailea eta zenbait datu estatistiko ezagutzeko eta, hartara, eskaintzen ditugun zerbitzuak hobetzeko.

Zehazki, SPRIk Google Analitycs erabiltzen du jakiteko nola erabiltzen duten erabiltzaileek gure web orria eta berarekin lotutako webguneak, hala nola bloga. Tresna hori erabiltzen dugu batez ere ulertzeko gure webgunera sartzen diren bisitariak nola harremantzen diren gurekin kanal horren bitartez.

Googlek bermatzen du instalatutako cookie-ek ez dutela biltzen datu pertsonalik, eta bakarrik erabiltzen direla bestelako informazioa biltzeko: bilaketen joerak, erabiltzailearen zaletasunak, webaren funtzionamendua, webarekin lotutako publizitatea, erabiltzailearen kokalekua eta beste batzuk.  Googlek erabiltzen dituen cookie-ei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu “Tipos de cookies que utiliza Google” esteka.

Google Analitycs tresnak neurketa horiek egiteko zure ordenagailuan instalatzen dituen cookie-ak “Cookies usage on websites” webgunean daude deskribatuta (ingelesez bakarrik dago).

Googlek bere baldintza orokorrak eta bere pribatutasun politika jarraitzen du bere zerbitzuak ematean.

BCSCk bere web atariko erabiltzaileei jakinarazten die Googlek webgune honen erabilerari buruz eskuratzen duen informazioa Googlena bakarrik dela, bere izenean biltzen duela, eta webgunearen titularrak ez duela informazio hori eskuratzen, baizik eta Google Analitycs tresnaren bitartez Googlek berak ematen dion informazio agregatua, inongo IP helbiderekin lotuta ez dagoena.

Erabiltzaileak argi izan behar du Googlek finkatzen duela uneoro Google Analytics tresnak atzematen duen informazioaren tratamendua eta erabilera, eta baita ere “cookie” baten funtzionamendua eta iraupena. Hala, Googlek informazioa eman ahala, erabiltzaileak posible du informazio horren bidalketa eragoztea: aski du horretarako bere nabigatzailearen ezarpenetan cookie-ak instalatzeko aukera desaktibatzea.

Ordenagailuan cookie-ak instalatu nahi ez dituzten erabiltzaileentzat, SPRIk hainbat esteka eskaintzen ditu gehien erabiltzen diren nabigatzaileetara, eta haietan, cookie-en instalazioa eragozteko argibideetara:

Internet Explorer™:  9 Bertsioa I 10 Bertsioa I 11 Bertsioa

Safari™: Safari™ 5 y 6 I Safari™ 7 I Safari™ 8

Ajustes en iPhone, iPad o iPod: enlace

Chrome™: esteka

Firefox™: esteka

Opera™: esteka

Android: esteka

Windows Phone: esteka

 

Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?

Gainera, indarrean dauden bitartean, webguneak erabiltzailearen nabigazio joerak gogoratzeko erabili ditzake:

Cookie NameCookie CategoryDescriptionDuration
PHPSESSID1To identify your unique session on the websitesession

Azkenik, hirugarrenen “cookie”-ak ere instalatu daitezke, baldin eta erabiltzaileak atariko edukiak sozialki partekatzeko tresnak erabiltzen baditu. Cookie horiek, funtsean, edukia partekatuko den sare sozialetakoak dira, beraz, haiei buruz gehiago jakin nahi izanez gero gomendagarria da tresna sozial horien web orriak bisitatzea.

Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)

Beraz, eta arestian esan bezala, erabiltzaileak datuen edo informazioaren tratamendua eragotzi dezake cookie-n erabilera eragotziz, eta horretarako behar bezala konfiguratu beharko du bere nabigatzailea. Dena den, ongi jakin behar du hala eginez gero posible dela webgune honen funtzionaltasun guztiak ezin erabili izatea.

Emandako informazio guztia irakurri ondoren, erabiltzaileari jakinarazten diogu ezen, gure web orrian nabigatzen jarraitzen badu bere nabigatzailean cookie-ak instalatzea eragozteko hartu beharreko pertsonalizazio neurriak hartu gabe, Informazio Gizarte eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 22.2 artikuluan ezarritako terminoetan eta martxoaren 30eko 13/2012 EDren idazkeraren arabera, mekanismo horiek erabiltzeko baimena ematen ari dela.