Argitalpen data: 2020/04/24
Garrantzia: Ertaina
Kaltetutako baliabideak:
Azalpena:
Eduardo Cataño Conde zibersegurtasun ikertzaileak ABBri kritikotasun ertaineko ahultasun baten berri eman dio. Hori baliatuz urruneko erasotzaile batek bideetara sarbide ez kontrolatua lor lezake eta kaltetutako gailuaren informazioa eskuratu.
Konponbidea:
Kaltetutako produktuak firmware-aren 1.90 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
Administratzaile edo ingeniari kredentzialak lituzkeen erasotzaile batek fitxategietara erreferentzia egiten duten aldaerak manipula litzake, "web" direktoriotik kanpoko direktorio eta fitxategietara sarbidea lortzeko. Ahultasun horretarako CVE-2020-11420 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna