Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Datu sentikorren zifratzerik eza Medtronic-en N'Vision Clinician Programmer-en

Argitalpen data: 2018/05/18

Garrantzia: Txikia

Kaltetutako baliabideak:

  • 8840 N'Vision Clinician Programmer, bertsio guztiak.
  • 8870 N'Vision removable Application Card, bertsio guztiak.

Azalpena:

Whitescope LLCren Billy Rios-ek ahultasun honen berri eman dio NCCICri. Ahultasunak datu sentikorrak eskuratzea ahalbidetu lezake.

Konponbidea:

Medtronicek ez du garatu ahultasun hau konpontzeko inolako eguneraketarik, baina erabiltzaileei aholkatzen die segurtasun neurri osagarriak hartzea ahultasun hau baliatzeko arriskua gutxitzearren. Klinikek eta ospitaleek ondokoa egin beharko lukete:

  • 8870 aplikazio txartelak fisikoki zorrotz kontrolatzea.
  • Soilik erabiltzea legitimoki eskuratutako 8870 txartelak eta ez hirugarren batzuek emandakoak. Izan ere, Medtronicek firmwarearen eta sistemaren eguneraketak eskaintzen ditu 8870 txartel berriak erabiliz.
  • 8840 programatzaileak eta 8870 txartelak Medtronic-enak dira eta Medtronic-i itzuli behar zaizkio erabiltzeari utzitakoan. Hori ez bada posible, modu seguruan bota behar dira.

Xehetasuna:

Kaltetutako produktuan gordetako datuak ez daude zifratuta. Sarbide fisikoa lukeen erasotzaile batek ondoko informazioa eskura lezake:

  • PII - Identifikaziorako informazio pertsonala. Norbanako baten zalantzarik gabeko identifikazioa ahalbidetzen duen datu pertsonalen konbinazioa.
  • PHI - Osasun arloko informazio pertsonala. PIIren eta osasun arloarekin zerikusia duten datu osagarrien konbinazio bat.

Ahultasun horretarako CVE-2018-8849 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna