Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Egiaztatze desegokia Digi International erakundearen PortServer TS 16 sisteman

Argitalpen-data: 2021/09/15

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

Digi PortServer TS 16, 82000684 eta 82000685 firmware bertsioak.

Deskribapena:

RevSec erakundeko Byron Chaney eta Accenture erakundeko Jason Holcomb ikertzaileek ahultasun kritiko baten berri eman dute. Horren bidez, idazketarako sarbidea lortu liteke, eta, horren ondorioz, konfigurazioaren kontrola, komandoen exekuzioa CLI-rako sarbidea eskuratu liteke.

Konponbidea:

PortServer TS 16 produktua 2016an deskatalogatu zen. Digi-ren segurtasun-euskarriaren arabera, gailuaren software eta hardware laguntza bost urtekoa zen, eta pasa da. Digi erakundearen gomendioa da laguntza-sistema duen produktu berri batera eguneratzea. Hori posible ez bada, laguntza luzatua eskat daiteke, zuzenean Digi-rekin harremanetan jarriz.

Xehetasuna:

Ondo formateatutako POST eskaerek, Digi PortServer TS 16 Rack gailuaren HTTP eta HTTPS web zerbitzarietako baliabideetara bidaliak, ez dute egiaztatzerik, ezta token egiaztatzerik behar. Ahultasun horren bidez, erasotzaile batek SNMP zerbitzua gaitu lezake, eta komunitate kateak manipulatu (erabiltzaile ID edo pasahitza Get-Request batekin batera bidaltzen dena) kontrol handiagoa lortzeko. Ahultasun horretarako identifikatzailea esleitu da.

Etiketak: Azpiegitura kritikoak, IoT, Ahultasuna