Argitalpen data: 2019/12/20
Garrantzia: Ertaina
Kaltetutako baliabideak:
Dual Wan routerra duten osasun gailuak:
Azalpena:
New York-eko Ospitale Presbiterianoko Daniel Yagudayev-ek Philips-en osasun gailuei eragiten dien kritikotasun ertaineko ahultasun baten berri eman du. Alboko erasotzaile batek haririk gabeko datuen transferentzia arriskuan jar lezake.
Konponbidea:
Philipsek konponbide bat dauka bere produktuetan haririk gabeko edo ViewForum aukerak dituzten erabiltzaileentzat, Dual WAN routerraren konfigurazioa eguneratzeko. Hori eskuratzeko Philips-en bezezoaren arreta zerbitzuarekin harremanetan jarri beharra dago.
Xehetasuna:
Dual WAN routerraren softwareak beharrezkoa duen babes mailarako zifratze ahuleko eskema bat erabiltzen du. Alboko erasotzaile batek haririk gabeko datuen transferentzia arriskuan jar lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-18263 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Osasuna, Ahultasuna