Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Sarbidearen kontrol desegokia Rockwell Automation-en PanelView 5510en

Argitalpen data: 2019/07/10

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak: 

2019ko martxoaren 13a baino lehen fabrikatutako PanelView 5510en bertsio guztiak, v4.003, v5.002 edo geroagoko bertsioetara eguneratuak izan ez badira.

Azalpena: 

Rockwell Automation fabrikatzaileak berak eman du sarbidearen kontrol desegoki erako ahultasun baten berri. Kaltetutako gailura sarbidea lukeen urruneko erasotzaile batek ahultasun hau arrakastaz baliatuz gero, terminala abiaraz lezake eta fitxategien sistemara sarbidea lortu root pribilegioekin.

Konponbidea: 

Ahultasun hau konpontzeko fabrikatzaileak gomendatzen du bere gailuak eguneratzea ondoko bertsioetara, erabilitako PanelView 5510 bertsioaren arabera:

Xehetasuna: 

PanelView 5510 pantaila grafikora sarbidea lukeen urruneko eta autentifikatu gabeko erasotzaile batek, terminala abiaraz lezake eta gailuaren fitxategi sistemara sarbidea lortu root pribilegioekin. Ahultasun horretarako CVE-2019-10970 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna