Argitalpen data: 2020/02/05
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
C-More Touch Panels EA9 series, firmware-aren 6.53 eta lehenagoko bertsioak.
Azalpena:
Amentum Mission Engineering & Resilience-ko Joel Langill ikertzaileak ondo babestu gabeko kredentzial erako ahultasun baten berri eman du. Hori baliatuz erasotzaile batek kontuaren informazioa eskura lezake, esate baterako erabiltzaile izenak eta pasahitzak, prozesuaren datuak ezkutatu edo manipulatu litzake eta gailurako sarbidea blokeatu.
Konponbidea:
Fabrikatzaileak gomendatzen du 6.53 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
Identifikatutako ahultasuna baliatuz urruneko erasotzaile batek babestu gabeko proiektuetan kredentzialak eskura litzake, bai eta beste informazio sentikor bat ere. Horrela sistemara sarbidea lortuko luke, eta bere konfigurazioa manipula lezake. Ahultasun horretarako CVE-2020-6969 kodea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna