Argitalpen data: 2021/02/17
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
PLC Allen-Bradley MicroLogix 1100, 1.0 errebisioa.
Azalpena:
Cisco Talos erakundeak Rockwell Automation enpresari jakinarazi dio larritasun handiko ahultasun bat dagoela. Horren bidez, erasotzaile batek zerbitzu ukapena eragin lezake (DoS).
Konponbidea:
Rockwell Automation enpresak MicroLogix 1100 sistemaren erabiltzaileei gomendatu die MicroLogix 1400 delakora emigratzeko, eta 21.006 edo osteko bertsio bateko firmwarea instalatzeko.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu honako aplikazioa: PN1548.
Xehetasunak:
ICMPrako IPv4ren luzera-parametroaren kudeaketa desegoki baten ondoriozko ahultasuna da. Horren bidez, urrutiko erasotzaile ez egiaztatu batek bereziki diseinatutako paketeak bidal litzake; horrek 8H Hard Fault izenekoa sortuko luke, eta ondorioz PLCren zerbitzu ukapena gertatuko litzateke. Ahultasun horretarako, CVE-2020-6111 identifikatzailea esleitu da.
Etiketak: Eguneratzea, Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna.