Argitalpen data: 2018/12/21
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
- CENTUM
- CS 3000 eta CS 3000 Entry Class,
R3.05.00tik R3.09.50era bitarteko bertsioak
- VP eta VP Entry Class, R4.01.00tik
R6.03.10era bitarteko bertsioak
- Exaopc, R3.10.00tik R3.75.00ra
bitarteko bertsioak
- PRM, R2.06.00tik R3.31.00ra bitarteko
bertsioak
- ProSafe-RS, R1.02.00tik R4.02.00ra
bitarteko bertsioak
- FAST/TOOLS, R9.02.00tik R10.02.00ra
bitarteko bertsioak
- B/M9000 VP, R6.03.01etik R8.01.90era
bitarteko bertsioak
Azalpena:
Yokogawak zerbitzuaren ukapen
erako ahultasun bat aurkitu du, bere Vnet/IP Open Communication
kontrolatzaileari eragiten diona.
Konponbidea:
Ondoko produktuen kasuan ez dago
inolako konponbiderik eskuragarri, Yokogawak adierazten duenez katalogoz kanpo
baitaude dagoeneko eta horregatik bertsio berriago batera berritzea gomendatzen
du:
- CENTUM CS 3000 eta CS 3000 Entry
Class, R3.05.00tik R3.09.50era bitarteko bertsioak
- CENTUM VP eta VP Entry Class, R4
serieko bertsio guztiak
- Exaopc, R3.10.00tik R3.60.00ra
bitarteko bertsioak
- PRM, R2.06.00tik R3.04.00ra bitarteko
bertsioak
- ProSafe-RS, R1 eta R2 serieko bertsio
guztiak
Ondoko produktuen kasuan, Yokogawak
gomendatzen du Vnet/IP Open Communication kontrolatzailea R10.01.08 software bertsiora eguneratzea:
- CENTUM VP eta VP Entry Class, R5
serieko bertsio guztiak eta R6 seriean R6.03.10 bertsioa baino
lehenagokoak
- Exaopc, R3.70.00tik R3.75.00ra
bitarteko bertsioak (ahultasuna R3.76.00 bertsioan izan zen konpondua)
- PRM, R3.05.00tik R3.31.00ra bitarteko
bertsioak (ahultasuna R4.01.00 bertsioan izan zen konpondua)
- ProSafe-RS, R3 serieko bertsio
guztiak eta R4 seriean R4.02.00 baino lehenagoko bertsioak (ahultasuna
R4.03.00 bertsioan izan zen konpondua)
- FAST/TOOLS, R9.02.00tik R9.05.00ra
bitarteko bertsioak eta R10 seriean R10.02.00 baino lehenagoko bertsioak
(ahultasuna R10.03.00bertsioan izan zen konpondua)
- B/M9000 VP, R6.03.01etik R8.01.90era
bitarteko bertsioak.Gailu honi ahultasunak ez dio eragiten PC berean
CENTUM VP instalatuta ez badago. Instalatutako
CENTUM VP eguneratu beharra baldin badago, B/M9000 VP bertsio egoki batera
eguneratu.
Xehetasuna:
- Zerbitzuaren ukapen erako ahultasun
bat baliatuz, urruneko erasotzaile batek Vnet/IP Open Communication
kontrolatzailearen komunikazio funtzioa geldi lezake.
Etiketak: Komunikazioak,
Ahultasuna