Argitalpen data: 2018/11/08
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
- MicroLogix 1400 kontrolatzaileak:
- A serieak, bertsio guztiak
- B eta C serieak, 21.003 bertsioa eta lehenagokoak
- EtherNet/IP 1756 ControlLogix komunikazio moduluak:
- 1756-ENBT, bertsio guztiak
- 1756-EWEB, A eta B serieak, bertsio guztiak
- 1756-EN2F
- A eta B serieak, bertsio guztiak
- C serieak, 10.10 bertsioa eta lehenagokoak
- 1756-EN2T
- A, B eta C serieak, bertsio guztiak
- D serieak, 10.10 bertsioa eta lehenagokoak
- 1756-EN3TR
- A eta B serieak, bertsio guztiak
- C serieak, 10.10 bertsioa eta lehenagokoak
Azalpena:
ICS-CERTek Rockwell Automationi
eman dio zerbitzuaren ukapen erako ahultasun baten berri, Rockwell
Automation-en MicroLogix 1400 gailu kontrolatzaileei eta EtherNet/IP 1756
ControlLogix komunikazio moduluei eragiten diena. Autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek Ethernet komunikazioa
eten lezake kaltetutako gailuaren IP konfigurazioan aldaketak eginez.
Konponbidea:
MicroLogix 1400 Series B edo C
kontrolatzaileen kasuan, Rockwell Automationek ondokoa gomendatzen du:
- FRN 21.004 bertsiora eguneratzea
- Eguneraketa aplikatu ondoren gailua RUN moduan jarri aldaketarik egin ez dadin bertan
EtherNet/IP 1756 ControlLogix
1756-EN2F Series C, 1756-EN2T Series D, 1756-EN2TR Series C eta 1756-EN3TR
Series B komunikazio moduluen kasuan, Rockwell Automationek ondokoa gomendatzen
du:
- FRN 11.001 bertsiora eguneratzea
- Eguneraketa aplikatu ondoren
Explicit Protected Mode gaitu.
Gainerako gailuen kasuan ez dago
partxe edo eguneraketarik ahultasun hori konpontzeko eta fabrikatzailearen
gomendioa da segurtasunerako emanak dituen jarraibide orokorrak betetzea.
Xehetasuna:
- Autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek zerbitzuaren ukapena eragin lezake CIP konexio baten eskaera bat bidaliz, eta behin konektatu ondoren, IP konfigurazio berri bat bidaliz kaltetutako gailura, baita sistemaren kontrolatzailea Hard RUN moduan konfiguratuta egongo balitz ere. Kaltetutako gailuak konfigurazio berri hori onartzen duenean sistemaren gainerako zatiekin komunikazio guztiak galtzen ditu. Hori gertatzen da sistemaren trafikoak jarraitzen duelako IP helbide zaharrarekin komunikatzen saiatzen, gainidatzia izan dena.
Etiketak: Eguneraketa,
Komunikazioak, Ahultasuna