Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Zerbitzuaren ukapena CODESYSen hainbat produktutan

Argitalpen data: 2020/01/24

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak:

  • BeagleBone-rako CODESYS Control, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • emPC-A/iMX6-erako CODESYS Control, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • IOT2000rako CODESYS Control, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • Linuxerako CODESYS Control, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • PLCnext-erako CODESYS Control, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • PFC100erako CODESYS Control, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • PFC200rako CODESYS Control, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • Raspberry Pi-rako CODESYS Control, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • RTE V3-rako CODESYS Control, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • CODESYS Control RTE V3 (Beckhoff CXerako), V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • CODESYS Control Win V3, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • CODESYS Control V3 Runtime System Toolkit, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • CODESYS V3 Safety SIL2, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • CODESYS Gateway V3, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • CODESYS HMI V3, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak;
  • CODESYS V3 Simulation Runtime, V3.5.15.30 baino lehenagoko bertsioak.

Azalpena:

3S-Smart Software Solutions GmbH-k kritikotasun altuko ahultasun baten berri eman du, CODESYS gailuei eragiten diena. Urruneko erasotzaile batek zerbitzuaren ukapen egoera (DoS) eragin lezake.

Konponbidea:

Ahultasuna konpontzeko 3S-Smart Software Solutions GmbH-k aholkatzen du bere gailuak 3.5.15.30 bertsiora eguneratzea. Bere deskarga zentroan eskura daiteke.

Xehetasuna:

CODESYS gailuak kaltetuta gera litezke erasotzaile batek beroietara eskaera aldatuak bidaliko balitu. Horrela kontrolatu gabeko memoriaren esleipena eragingo luke eta gailuetan zerbitzuaren ukapen egoera gerta liteke. Ahultasun horretarako CVE-2020-7052 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna