Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Zerbitzu ukapena hainbat Hitachi ABB Power Grids produktutan

Argitalpen data: 2021/04/07

Garrantzia: Handia 

Kaltetutako baliabideak: 

  • Relion 670 series, honako bertsioen errebisio guztiak: 1.1, 1.2.3, 2.0, 2.2.2 eta 2.2.3;
  • Relion 670 series, 1.1, 1.2, eta 1.3 bertsioen errebisio guztiak;
  • Relion 670/650 series, 2.1 eta 2.2.0 bertsioen errebisio guztiak;
  • Relion 670/650/SAM600-IO series 2.2.1 bertsioa, bertsio guztiak;
  • RTU500 CMU, 7.x, 8.x, 9.x, 10.x, 11.x eta 12.x firmware bertsioak;
  • REB500, 7.3, 7.4, 7.5 7.6, 8.2 eta 8.3 bertsioak;
  • TEGO1 zerbitzu unitatea FOX615, ESW-rekin, R1D02 bertsioa eta aurrekoak;
  • MSM, 2.1.0 bertsioaren aurreko guztiak;
  • GMS600, 1.3.0 bertsioa eta aurrekoak;
  • PWC600, 1.0 eta 1.1 bertsioak.

Azalpena:

Markus Mahrla, GAI NetConsult GmbH erakundeko ikertzaileak, eta Lars Lengersdorf, Amprion GmbH erakundekoak, larritasun handiko ahultasun baten berri eman diote Hitachi ABB Power Grids enpresari. Horren bidez, kaltetutako gailua berrabiarazi liteke, eta zerbitzu-ukapena eragin (DoS).

Konponbidea: 

Hitachi ABB Power Grids erakundeak erabiltzaileei gomendatu die eguneratzeak ahalik eta azkarren aplikatzeko, ahultasuna konpontzen duen firmware bertsio zehatza lortzeko fabrikatzailearekin kontaktuan jarriz.

Erreferentziazko loturaren 4.MITIGATIONS atalean fabrikatzaileak ahultasun hori arintzeko garatutako bertsio berriak kontsulta litezke, bai argitaratutakoak, baita planeatutakoak ere.

Xehetasuna:

IEC sarerako sarbidea duen, IEC 61850 sarbide-puntuen IP helbideak ezagutzen dituen eta eraso bat erreproduzitzen dakien erasotzaile batek gailua berrabiaraztea eragin lezake. Horrela, minutu batez edo lan egiteko aukerarik gabe utziko luke. Ahultasun horrek IEC 61850 interfazeak dituzten produktuei soilik eragiten die. CVE-2021-27196 identifikatzailea esleitu da ahultasun horretarako.

Etiketak: Eguneratzea, Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna.