Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Zerbitzu ukapena Phoenix Contact-en ILC 1x1 ETH-n

Argitalpen data: 2018/08/14

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • Phoenix Contact ILC 131, 151, 171, 191 ETH, bere firmwarearen bertsio guztietan.

Azalpena:

Hochschule Augsburgeko Matthias Niedermaier eta Florian Fischer-ek eta Berlineko Freie Universitäteko Jan-Ole Malchow-ek zerbitzu ukapen erako ahultasun baten berri eman dute. Erasotzaile batek gailua dagoen sarea satura dezake, gailua bera abiatzea eragotziz.

Konponbidea:

Phoenix Contact ILC 1x1 erabiltzen duten bezeroei aholkatzen zaie gailuak sare itxietan erabiltzea edo suebaki egoki batez babesturik.

Sareko gailuak babesteko neurriei buruzko informazio xehea eskuratzeko, Phoenix Contactek ondoko lotura aztertzea gomendatzen du:

https://www.phoenixcontact.com/assets/downloads_ed/local_pc/web_dwl_technical_info/ah_en_ industrial_security_107913_en_01.pdf

Xehetasuna:

IEC 61131 programaren prozesamendua oso geldoa izan daiteke eta gelditu ere egin daiteke sareak duen trafikoa oso handia bada.

Sareko kargaren prozesamenduak CPUren horrenbesterainoko potentzia behar duenez, gailuaren funtzio guztien operazioak moteldu egingo dira, 61131 programa barne. Horrek automatizazioaren egitekoari eragin diezaioke. Sarearen saturazioa deuseztatzen den unean ILC gailua bere egoera normalera itzultzen da.

Etiketak: Komunikazioak, Ahultasuna