Argitalpen data: 2018/04/02
Garrantzia: Ertaina
Kaltetutako baliabideak:
Firmwarearen 10. bertsioa edo lehenagokoa duten WAGO PLCen 750 serieko produktu hauek kaltetuta daude:
Azalpena:
Argitaratu den ahultasun bat baliatuz, erasotzaile batek zerbitzuaren ukapen egoera eragin lezake kaltetutako produktuetan.
Konponbidea:
WAGOk firmwarearen bertsio berriak argitaratu ditu, ohartarazpen honetan azaltzen den ahultasuna konpontzen dutenak. Firmwarearen bertsio berriak eskuratzeko WAGOrekin harremanetan jarri beharra dago ondoko helbide elektronikoan: [email protected].
Xehetasuna:
TCP komunikazio batek berezkoa duen hiru faseko hasierako negoziazioaren inplementazio oker batengatik, urruneko erasotzaile batek komunikazioak kaltetu litzake komisio eta zerbitzu tresnekin. Era berean, bereziki diseinatutako paketeak bidaliz 2455 TCP/IP atakara (Codesys kudeaketa softwareak erabilia), komunikazioetan zerbitzuaren ukapen egoera eragin liteke, aipatutako komisio eta zerbitzu tresnekin.
Etiketak: Eguneraketa, Komunikazioak, Ahultasuna