Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Buffer espazioak gainezka egin du ABBren CM600 eta SAB600 gailuetan

Argitaratze-data: 2018/04/19

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • SAB600 3.5
  • SAB600 3.5.1
  • PCM600 2.4
  • PCM600 2.4.0.1
  • PCM600 2.4.0.2
  • PCM600 2.4.1
  • PCM600 2.4.1.1
  • PCM600 2.4.1.2
  • PCM600 2.4.1.3

Azalpena:

Kaspersky Labs-eko Vladimir Dashchenkok bufferrak gainezka egitea eta antzeko ahultasun batzuk identifikatu ditu, ABBren CM600 eta SAB600 gailuei eragiten dietenak. Egiaztatu gabeko urrutiko erasotzaile batek sistema ustekabean ixtea eragin dezake edo kode arbitrarioa erabili.

Konponbidea:

ABB taldeak jakinarazi du ahultasunak produktu-bertsio hauek erabiliz konpontzen direla:

  • PCM600 2.5 o ostekoa
  • SAB600 4.0 o ostekoa

Xehetasuna:

Kaltetutako produktuetan gehitutako Sentinel HASP exekuzio-eremuak hainbat ahultasun ditu, hala nola bufferrak gainezka egitea, eta heap zein stack delakoei eragiten diete.  Erasotzaile bat ahultasunaz baliatu daiteke fitxategi gaizto bat Gemalto ACC (Admin Control Center) eremuan kargatzeko, bufferra gainezka eginaraziz. Gainezka egite horien ondorioz, urrutiko erasotzaileek kode arbitrarioa erabil dezakete edo urrutiko prozesua gelditu, zerbitzua ukatuz. Ahultasun horietarako CVE-2017-11498, CVE-2017-11497, CVE-2017-11496 identifikatzaileak erreserbatu dira.

Etiketak: Eguneratzea, Ahultasuna