Argitalpen data: 2018/12/21
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
·
FactoryTalk
Services Platform, 2.90 eta lehenagoko bertsioak.
Azalpena:
- Andrey Zhukov ikertzaileak
bufferraren gainezkatze erako ahultasun baten berri eman du.
Konponbidea:
- Rockwellek bere deskargen zentroan eskuragarri dagoen azken
bertsiora eguneratzea gomendatzen du.
Xehetasuna:
- Autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile
batek bereziki diseinatutako pakete ugari bidal litzake zerbitzu
ataketara. Horrela memoriaren kontsumoa eragin lezake, eta ondorioz,
kaltetutako zertzuetan zerbitzuaren ukapen egoera osoa edo partziala gerta
liteke. Ahultasun horretarako CVE-2018-18981
identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa,
Komunikazioak, Ahultasuna