Argitalpen data: 2019/02/15
Garrantzia:
Handia
Kaltetutako baliabideak:
- Gpsd, 2.90tik 3.17ra bitarteko bertsioak
- Microjson, 1.0tik 1.3ra bitarteko bertsioak
Azalpena:
GE Digital Cyber Security Services-ek, GE-PSIRTekin lankidetzan, gpsd Open Source Project-en gpsd eta microjson-ek duten kritikotasun altuko ahultasun baten berri eman du. Urruneko erasotzaile batek kodea exekuta lezake, informazioa eskuratu edo zerbitzuaren ukapen egoera eragin.
Konponbidea:
- Gspd 3.18 bertsiora eguneratzea
- Microjson 1.4 bertsiora eguneratzea
Xehetasuna:
- Pilan oinarritutako bufferraren gainezkatze erako ahultasun bat baliatuz, urruneko erasotzaile batek TCP 2947 atakaren bidez kodea exekuta lezake modu arbitrarioan, informazioa eskuratu edo zerbitzuaren ukapen egoera sortu gailua deskonektatzean. Ahultasun horretarako CVE-2018-17937 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna