Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Bufferrak gainezka egitea WECON Technology Co erakundearen LeviStudio HMI Editor eta PI Studio HMI Project Programmer sistemetan

Argitaratze-data: 2018/04/27

Garrantzia: Ertaina

Kaltetutako baliabideak:

  • WECON LeviStudioU 1.10 bertsioa, WECON LeviStudioU 1.8.29 eta aurreko bertsioen osagaia.
  • PI Studio HMI Project Programmer Build: 2017ko azaroaren 11koa eta aurrekoak.

Azalpena:

RVRTko Sergey Zelenyuk eta Leahy Center of Digital Investigation at Champlain Collegeko Michael DePlante ikertzaileek, Trend Microko Zero Day Initiative ekimenarekin batera, bufferraren gainezkatze bat atzeman dute. WECON Technology Co erakundearen LeviStudio HMI Editor eta PI Studio HMI Project Programmer sistemei eragiten die. Horren ondorioz, kodearen urrutiko exekuzioa burutu daiteke.

Konponbidea:

WECONek gomendatu du eskuragarri dagoen azken bertsioa deskargatzeko. Deskarga lotura honetan aurki daiteke:

http://wecon-disk.oss-ap-southeast-1.aliyuncs.com/LeviStudioU20180420 TEST.exe

Xehetasuna:

  • Pilan oinarritutako buffer gainezkatzea: Bereziki manipulatutako fitxategi batek pila gainidaztea ekar dezake, aplikazio horien bidez zabaltzean, kodearen urrutiko exekuzioa gertatuta. Ahultasun horretarako CVE-2018-7527 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneratzea, Ahultasuna