Argitalpen data: 2019/10/02
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
EDR-810 serieko routerrak, firmware-aren 5.1 eta lehenagoko bertsioak.
Azalpena:
Moxak pilan (stack) oinarritutako bufferraren gainezkatze erako ahultasun baten berri eman du, EDR-810 serieko routerrei eragiten diena.Ahultasun hori arrakastaz baliatuz gero, erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake.
Konponbidea:
Moxak ahultasun hori konpontzen duen firmware-aren eguneraketa bat argitaratu du.
Xehetasuna:
Web zerbitzariaren hainbat funtzio baliatuz, erasotzaile batek bufferraren gainezkatzea eragin lezake, eta horrela kode arbitrarioa exekutatzea lortu.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna