Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Bufferraren gainezkatzea Advantech-en WebAccess-en

Argitalpen data: 2019/03/01

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • WebAccess

Azalpena:

Larritasun kritikoko ahultasun batek eragiten die Advantech-en WebAcces-en gailuei. Ahultasun hori baliatuz autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake.

Konponbidea:

  • Zerbitzuarekiko interakzioa konfiantzako makinei murriztea.

Xehetasuna:

  • Ahultasuna spchapi.exe eta tv_enua.exe exekutagarrietan aurkitzen da, IOCTL 0x2711 deiaren bidez webvrpcs prozesuan. Akatsa gertatzen da luzera finkoko pilan oinarritutako buffer batera kopiatu baino lehen, erabiltzaileak emandako datuen luzeraren baliozkotzea egiten ez delako. Urruneko erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake kodea exekutatzeko administratzaile baimenekin.

Etiketak: 0day, Ahultasuna