Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Kodearen exekuzio arbitrarioa ABBren Automation Builder eta Drive Application Builder-en

Argitalpen data: 2019/11/14

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak: 

  • Automation Builder, 2.3.0 baino lehenagoko bertsio guztiak (PLC AC500 V3 edo IEC61131 unitate programagarriak programatzeko erabiltzen denean soilik).
  • Drive Application Builder: 1.0.0 bertsioa.

Azalpena: 

WRH Walter Reist Holding AGSe-ko Heinz Füglister ikertzaileak kodearen injekzio erako ahultasuna aurkitu du, ABBren hainbat gailuri eragiten diena. Erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake.

Konponbidea: 

ABBk ahultasun hori konpontzen duten eguneraketa bereziak argitaratuko ditu kaltetutako produktu bakoitzerako. Eskuragarri daudenean bertsio horretara eguneratzea gomendatzen da.

  • Automation Builder, 2.3.0 bertsiora eguneratzea, 2020ko lehen lauhilekorako eskuragarri.
  • Drive Application Builder, 1.1.0 bertsiora eguneratzea, 2019. urte amaierarako eskuragarri.

Eguneraketak argitaratu bitartean, ABBk gomendatzen du iturri fidagarrietatik eskuratutako IEC 61131 liburutegiak soilik erabiltzea.

Xehetasuna: 

Ahultasuna IEC 61131-3 liburutegiaren dokumentazioko osagai aktiboetan sortzen da.Garapen ingurunean osagai aktibo horiek inolako baliozkotze prozesurik gabe erakusten dira, eta hori baliatuz erasotzaile batek JavaScript edo ActiveX kodea exekuta lezake.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna