Argitalpen data: 2020/7/16
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
ECatcher, 6.5.5 baino lehenagoko bertsioak.
Azalpena:
Claroty zibersegurtasun-konpainiak eCatcher produktuari eragiten dion zaurgarritasun baten berri eman dio HMSri, zorroztasun kritikokoa eta urruneko kode-exekuziorekin lotua.
Konponbidea:
HMSk gomendatzen du eCatcher 6.5.5 bertsiora edo berriagoetara eguneratzea zaurgarritasun hori konpontzeko.
Xehetasunak:
Urruneko erasotzaile batek zaurgarritasun hori aprobetxatu ahal izango luke urrutiko kode-exekuzio bat egiteko eCatcher aplikazioan, Talk2M urruneko sarbide-softwarean, zeinarekin Talk2M kontua kudea baitaiteke eta eWON laneko gailu guztietara konektatu.
Etiketak: Eguneratzea, komunikazioak, zaurgarritasuna