Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Kodearen urruneko exekuzioa AVEVAren InduSoft Web Studio eta InTouch Edge HMI-n

Argitalpen data: 2019/02/04

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • InduSoft Web Studio, 8.1 SP3 baino lehenagoko bertsioak
  • InTouch Edge HMI (Touch Machine Edition), 2017 Update 3 baino lehenagoko bertsioak

Azalpena:

Tenablek AVEVAren InduSoft Web Studio eta InTouch Edge HMI softwareari eragiten dioten bi ahultasun aurkitu ditu, era hauetakoak: funtzio kritikorako autentifikazio gabezia eta baliabideen identifikazioaren kontrol desegokia. Autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek prozesu arbitrarioak exekuta litzake bereziki aldatutako datu baseen konexioen konfigurazioen fitxategiak erabiliz.

Konponbidea:

AVEVAk ahultasun horiek konpontzen dituzten software bertsio berriak argitaratu ditu:

  • InduSoft Web Studio, 8.1 SP3 bertsioa
  • InTouch Edge HMI (Touch Machine Edition), 2017 Update 3 bertsioa

Xehetasuna:

  • Autentifikaziorik gabeko erasotzaile batek bereziki aldatutako datu baseen konexioen konfigurazioen fitxategiak erabil litzake Server Machine-n prozesuak exekutatzeko InduSoft Web Studio eta InTouch Edge HMI softwarearen baimenekin, eta horrela zerbitzaria arriskuan jar lezake.
Etiketak: SCADA, Ahultasuna