Argitalpen data: 2019/12/10
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
GE Digital HMI/SCADA iFIX, 6.1 eta lehenagoko bertsioak.
Azalpena:
Applied Risk-eko ikertzaileek hainbat ahultasun aurkitu dituzte GE Digital-en HMI/SCADA iFIX produktuan.
Konponbidea:
GE Digital-ek produktu honen hedapen seguru bat egiteko argibideak eskaintzen ditu bere bezeroaren arreta zentroan.
Xehetasuna:
Pribilegioen eskalatze erako bi ahultasun aurkitu dira GE Digital-en HMI/SCADA iFIX produktuan. Horiek baliatuz erasotzaile batek sistema alda lezake eta kodearen exekuzio arbitrarioa eragin. Ahultasun horiek soilik balia daitezke erasotzailea autentifikatuta badago.
Etiketak: SCADA, Ahultasuna