Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Autentifikazioari ihesa trafikoaren berrinjekzioagatik Hetronic produktuetan

Argitalpen data: 2019/01/04

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • Transmisoreak
    • Nova-M, r161 baino lehenagoko bertsio guztiak
  • Hargailuak
    • ES-CAN-HL, Main r1864 eta Estop_v24 baino lehenagoko bertsio guztiak
    • BMS-HL, Main r1175 eta Estop_v24 baino lehenagoko bertsio guztiak
    • MLC, Main r1600 eta Estop_v24 baino lehenagoko bertsio guztiak
    • DC Mobile, Main r515 eta Estop_v24 baino lehenagoko bertsio guztiak

Azalpena:

Jonathan Andersson, Philippe Z Lin, Akira Urano, Marco Balduzzi, Federico Maggi, Stephen Hilt eta Rainer Vosseler ikertzaileek, Trend Microko ZDIrekin lankidetzan, autentifikazioari ihes egite erako ahultasun baten berri eman diote NCCICri. Ahultasun hori arrakastaz baliatuz gero, kaltetutako gailuak dauden sarera sarbidea lukeen erasotzaile batek trafikoa berrinjekta lezake eta mezu arbitrarioak bidali edo gailuetan "stop" egoera mantendu.

Konponbidea:

Hetronic-ek Nova-Mren bezero guztiei gomendatzen die firmwarea eguneratzea:

  • Transmisoreak
    • Nova-M, r161 bertsiora eguneratzea
  • Hargailuak
    • ES-CAN-HL, Main r1864 eta Estop_v24 bertsiora eguneratzea
    • BMS-HL, r1175 eta Estop_v24 bertsiora eguneratzea
    • MLC, Main r1600 eta Estop_v24 bertsiora eguneratzea
    • DC Mobile, Main r515 eta Estop_v24 bertsiora eguneratzea

Firmwarearen bertsio bat eskuratzeko, jarri Hetronic-ekin harremanetan.

Xehetasuna:

  • Kaltetutako gailuek kode finkoak erabiltzen dituzte. Horiek baliatuz erasotzaile batek horiek erreproduzitu litzake trafikoaren harrapaketaren eta birtransmisioaren bidez, betiere erasotzailea kaltetutako gailuak dauden sare berdinean baldin badago. Hori baliatuz erasotzaile batek paketeak injektatuz mezuak ordeztu litzake edo karga kontrolaturik mantendu "stop" egoera iraunkor batean. Ahultasun horretarako CVE-2018-19023 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Komunikazioak, Ahultasuna