Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Datu sentikorren zifratze falta Medtronic-en CareLink eta Encore produktuetan

Argitalpen data: 2018/12/14

Garrantzia: Ertaina

Kaltetutako baliabideak:

  • CareLink 9790 Programmer, bertsio guztiak.
  • CareLink 2090 Programmer, bertsio guztiak.
  • 29901 Encore Programmer, bertsio guztiak.

Azalpena:

Whitescope LLCko Billy Rios eta Jonathan Butts ikertzaileek datu sentikorren zifratze faltaren erako ahultasun bat aurkitu dute. Datu horiek osasun informazio babestua edo informazio pertsonal identifikagarria izan lezakete, eta ahultasuna baliatuz gailura sarbide fisikoa lukeen erasotzaile batek informazio hori irakur lezake.

Konponbidea:

  • CareLink 9790 Programmer gailua zaharkitua dago, eta Medtronic-ek gomendatzen du gehiago ez erabiltzea. Gainera, CareLink 2090 Programmer eta 29901 Encore Programmer-en kasuan konpainiak aholkatzen du osasun informazioa eta informazio pertsonala ahalik eta denborarik laburrenean gordetzea gailu horietan. Era berean, segurtasun buletin bat argitaratu du ohartarazpen hau dela eta.

Xehetasuna:

  • Urruneko erasotzaile batek datu sentikorren zifratze falta balia lezake gailu ezberdinetan gordeta dagoen osasun informazioa eta informazio pertsonala eskuratzeko. Ahultasun horretarako CVE-2018-18984 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna