Argitalpen data: 2020/06/11
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Honako produktuen firmware bertsio guztiak:
Deskripzioa:
Cisco Talos enpresako Kelly Leuschner ikertzaileak, [email protected] erakundeak koordinatuta, pribilegioen kudeaketa desegokiaren arloko ahultasun kritiko bat atzeman du hainbat WAGO produktutan. Fabrikatzaileari horren berri eman dio.
Konponbidea:
WAGO produktuen aurreko esku-liburuen bertsioetan, WBM eta Linux sistemaren arteko bereizketa bat egin zen. Informazio hori ez zen zuzena, eta WAGOk eskuliburuetako egungo bertsioetan zuzendu du. 2020ko ekainean eguneratuko dira. Bertsio honetatik aurrera da baliagarria: firmware 03.04.10 (16) / 5.1.2.1.2. kapitulua.
Xehetasuna:
WBM (Web Based Management) sistemara sarbidea daukan egiaztatutako erasotzaile batek software kargaren funtzionalitatea erabil lezake root pribilegioak dituen software pakete bat instalatzeko. Horrela izanik, gailua manipulatu edo horren kontrola bereganatu ahal izango luke. Ahultasun horretarako, CVE-2020-6090 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Azpiegitura kritikoak, Ahultasuna