Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Phoenix Contact-en AXC F 2152-n

Argitalpen data: 2019/04/24

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • AXC F 2152 eta Starterkit AXC F 2152, firmwarearen 1.x bertsioa

Azalpena:

Firmalyzer SPRLko Zahra Khani ikertzaileak eta OPC Foundation-ek Phoenix Contact-en AXC F 2152 gailuei eragiten dieten hainbat ahultasunen berri eman dute. Ahultasun horiek arrakastaz baliatuz gero gailuaren konfidentzialtasunari, integritateari edo eskuragarritasunari eragitea legoke.

Konponbidea:

  • Ahultasun horiek konpontzeko, Phoenix Contact-ek gomendatzen du gailuak Firmwarearen eta PLCnext Engineer-en 2019.0 LTS edo geroagoko bertsioetara eguneratzea.
  • Modu osagarrian, CVE-2018-7559 identifikatzailea duen ahultasunaren kasuan, Phoenix Contact-ek gomendatzen du OPC zerbitzarien konfigurazioan Basic128Rsa15 segurtasun politika desgaitzea eta beti erabiltzea Basic256 edo goragokoa.

Xehetasuna:

  • AXC F 2152 gailuaren 1.x firmware bertsioak hirugarren parteen software bertsio zahar ahulak erabiltzen ditu. Ahultasun horien identifikatzaileen zerrenda honakoa da: CVE-2016-6301, CVE-2017-11108, CVE-2017-11541, CVE-2017-11542, CVE-2017-11543, CVE-2017-15906, CVE-2016-1247, CVE-2018-1000117, CVE-2017-9233, CVE-2017-3735, CVE-2017-3731, CVE-2017-3738, CVE-2017-3737, CVE-2018-0737, CVE-2016-9840, CVE-2016-9841, CVE-2016-9842, CVE-2016-9843, CVE-2018-1000122, CVE-2018-1000301, CVE-2017-8817, CVE-2018-1000120, CVE-2018-1000121, CVE-2016-9952, CVE-2016-9953, CVE-2017-1000101, CVE-2017-8816, CVE-2017-1000254, CVE-2017-1000100, CVE-2017-1000257, CVE-2018-1000005, CVE-2016-7141, CVE-2017-5334, CVE-2017-5335, CVE-2017-5336, CVE-2017-5337, CVE-2016-7444, CVE-2017-9023, CVE-2018-5388, CVE-2017-9022, CVE-2017-11185, CVE-2015-9251, CVE-2016-7103.
  • Urruneko erasotzaile batek man in the middle bat egin lezake eta zerbitzuaren ukapen egoera eragin PC WORX Engineer-en fuzzing-en protokoloan, PLCren zerbitzua geldituz. Zerbitzua berrezartzeko gailua berrabiarazi behar da edo eskuz berrezarri Linuxen kontsolaren bidez. Ahultasun horretarako CVE-2019-10997 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Gailura sarbide fisikoa lukeen erasotzaile batek SD txartela atera lezake eta bere datuak manipulatu. Horrela gailuaren autentifikazioa saihets lezake. Ahultasun horretarako CVE-2019-10998 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Urruneko erasotzaile batek OPC zerbitzariaren Basic128Rsa15 segurtasun politikak duen ahultasun bat balia lezake, bereziki diseinatutako erabiltzaileen identifikazio tokenak bidaliz. Horrela erasotzaileak Basic256Sha256 bezalako politika sendoagoen pasahitzak deszifra litzake.Ahultasun horretarako CVE-2018-7559 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna